GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

OSPAKIZUNA

«Argia»ren 90. urteurrena ospatzeko marrazki eta bertso ikuskizuna

1919. urtean kaleratu zen «Zeruko Argia» aldizkariaren lehenengo alea eta 90. urteurrenaren ospakizunetan murgilduta dabil orain «Argia» astekaria. Egitarauaren baitan, ikuskizun berezia prestatu dute gaur arratserako. Bertso eta marrazkiek osatuko dute gaur Bilbon ospatuko den ekitaldia. Marrazkiak Asisko Urmenetaren esku egongo dira eta bertsotan, berriz, Fredi Paya, Unai Iturriaga, Miren Amuriza eta Igor Elortza arituko dira. Sarrera gutxi batzuk gelditzen dira oraindik; www.argia.com-en eskura daitezke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo