DANTZA
«Pobres bestias», Arriaga antzokiak ekoiztutako lehenengo dantza ikuskizuna
Dantza ikuskizun bat ekoiztea izan da Bilboko Arriaga antzokiaren azken apustua. La Intrusa konpainia euskalduna izan da «Pobres bestias» sortu duena. Bereziki talde horretako bi gasteiztarrek, Virginia Garcia koreografo eta konpainiako zuzendari artistikoak eta Damian Muñoz koreografoak. Abangoardiako ikuskizuna da eta dantza, musika eta bideoa uztartzen ditu. Sortzaileen esanetan, «gizakiaren benetako espiritu eta ariman barneratzen da».