
Eszenak
La Fundicion-ek Sr Serranoren lan berria hartuko du
Sr Serrano-k Bilboko La Fundicion aretoa bisitatuko du «Autopsia» trilogiaren hirugarren atala aurkezteko. Hiru gai nagusi ditu oinarri: bakardadea, errua eta berpizkundea. Oraingoan, «Europa»-rekin lehenengo aldiz datoz Euskal Herrira, hau da, berpizkundetik jaiotzen den hirugarren atalarekin. Jatorrizko ideia eta zuzendaritza lana Alex Serranorenak dira. Ikuskizunak iluntzeko zortzietan hasiko dira.