Eszenak
Gilkitxarok «Honolulu, leku bat» lana taularatuko du
«Honolulu, leku bat», Gilkitxaro antzerki taldearen seigarren antzezlana, erakutsiko dute Lasarteko Jalgi kafe antzokian. Galder Perezek idatzi duen lan honek gaur egungo bizitza ulertzeko moduaz hitz egiten du. Batzuetan komikoki gertatzen dira gauzak, besteetan poetikoki, beti ere ukitu absurdoak ahaztu gabe. Emanaldia 22.30ean hasiko da eta bertan Ane Zabala eta Galder Perez izango dira antzezle lanetan.