GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Manifestazioa Donostian, 14 urteko neska baten bortxaketa salatzeko

GARA |

Donostiako Alde Zaharreko Bizilagun elkarteak manifestazioa deitu du iganderako auzoan, 14 urteko neska baten aurkako bortxaketa salatzeko. Azaldu dutenez, eraso sexista martxoan jazo zen, baina ez dute bestelako xehetasunik eman, kasuaren larritasuna dela-eta.

Protesta ekitaldia Konstituzio plazatik abiatuko da 13.00etan, eta ekimenaren helburua eraso hau eta, oro har, emakumeek pairatzen duten indarkeria salatzea da. Indarkeria sexistari aurre egiteko gizarteak ere erantzukizun handia duela nabarmendu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo