Buruz Buruko Txapelketa
Joko berdintsuaren aurrean, estrategia aldatu behar
Bengoetxea VI.aren saileko pilota bat aukeratu zuen Irujok Atano III.ean egindako material aukeraketan.
Imanol CARRILLO | DONOSTIA
Edozein kiroli buruz hitz egitean, eta bereziki edozein txapelketari buruz mintzatzean, lehia aurrera joan ahala, gero eta ilusio, emozio, tentsio eta, orokorrean, milaka sentsazio nahasten dira kirolarien eta jarraitzaileen gogoan.
Pilotan ere hala dela dirudi. Kasu honetan, Buruz Buruko Txapelketari buruz ari garela, lehia aurrera doan heinean, jarraitzaileek ere -eta pilota gertuagotik jarraitzen dutenek- txapela gertuago dagoela sentitzen dute, eta hori kantxetan nabaritzen da. Atzo bezala.
Donostiako Atano III.a pilotalekua zale ugariz jantzi zen Bengoetxea VI.a egungo txapeldunaren eta Irujoren arteko material aukeraketan lekuko izateko -zerikusirik ez Binakako Txapelketako finalaren atariaren material aukeraketarekin-. Dena den, zalez baino, Donostiako kantxa Aspeko zein Asegarceko botileroz, pilotari ohiz, entrenatzailez eta arduradunez beterik zegoen.
Horren errua bi kirolariek dute. Bengoetxea VI.ak, iazko txapeldunak, oso ondo hasi du aurtengo Buruz Burukoa, Patxi Ruizen kontra 22 eta 4 irabazi baitzuen. Txapela edukitzeak zaleen artean miresmena sortzen duen bitartean, errespetua izaten da aurkarien artean. Beraz, pisuzko arrazoi bat jendetza biltzeko.
Beste aldean Irujo daukagu. Iberoko aurrelaria Binakako Txapelketa irabaztetik dator eta, esan ohi den bezala, asko duzunean gehiago nahi izaten duzu. Aspekoak argi eta garbi esan zuen txapelketako aurkezpen egunean txapela irabaztera zetorrela. Eta badirudi serio hartu duela. Lehen partidan erakustaldi itzela eman zuen Xalaren kontra, 22 eta 4 irabaziz.
Bigarren neurketa konplikatuagoa izan zuen nafarrak. Gonzalez izan zuen aurkari eta buelta ikaragarria eman behar izan zion neurketari finalerdietan egoteko. Beste arrazoi bat.
Igandean elkar ikusiko duten bi protagonisten arteko aurrekaririk ez dago, behintzat pilotaleku osoan jokatzen den txapelketan. Lau eta Erdikoan neurtu ziren biak 2004ko urriaren 24ean, Eibarko Astelenan jokatutako norgehiagokan. Orduko hartan Irujok irabazi zuen 22 eta 20ko emaitza estuarekin.
Hala ere, elkar ondo ezagutzen duten pilotariak dira biak. Badirudi apustuak Irujoren alde aterako direla igandean, baina Iberokoak presioa Bengoetxea VI.ak edukiko duela adierazi zuen atzokoan, «bera baita egungo txapelduna».
Leitzako aurrelariak, aldiz, txapelketa hasi zenetik esandakoa berretsi zuen: «Elastiko gorriak eta txapelak ez didate presiorik sortzen. Helburu bakarrarekin ateratzen naiz beti, partida irabaztea».
Harridura
Materialari dagokionez, Irujoren aukeraketak kazetariak zein Oinatz bera ere harrituta utzi zituen. Iberokoak normalean material bizia aukeratzen du, atzo, ostera, pilota motelagoak hartu zituen (105,7 eta 104,9 gramokoak Irujok eta 106,9 eta 106,3 gramokoak Bengoetxeak). Gainera, horietako bat Asegarcek aurkeztutakoa da -aurkariari aurkeztutako saileko bat-. Horri buruz galdetuta, Irujok serio erantzun zuen: «Materialaz igandean hitz egingo dugu. Berriro errepikatzen dut, aukeraketa eguneko pilotak ez du zerikusirik partida egunekoarekin».
Materiala alde batera utziz, igandean partida gogorra eta bizia espero da Atano III.ean airez asko sartzen diren bi pilotari hauen artean, eta hori ongi dakite biek. Kartak mahai gainean daude jada.
Si las semifinales del Campeonato Manomanista de Primera se presentan apasionantes, las de Segunda también llegan con un par de duelos interesantes e importantes.
Esta tarde, a partir de las 19.30, Argote y Arruti pelearán en el frontón Municipal de Albelda de Iregua, en La Rioja, para lograr el pase a la final del Manomanista de Plata. El primero de los dos pelotaris -el único que queda de Asegarce- llega a la cita tras vencer a Larralde 22-20 en cuartos de final, eliminatoria en la que ha debutado en el presente campeonato.
Arruti, por su parte, comenzó la competición en octavos de final, imponiéndose 22-13 a Ongay. En el siguiente encuentro venció a Urrizelki 22-18. El zaguero guipuzcoano terminó este duelo con la mano tocada y estos 15 días se ha dedicado a curarla. En estos momentos, con tan sólo un entrenamiento, el pelotari afirmó que «me encuentro bien».
En cuanto al material, Argote ha elegido dos pelotas de 104,9 y 104,3 gramos, mientras que Arruti ha optado por dos cueros de 105,1 y 104,6 gramos.
I. CARRILLO
Bengoetxea VI.aren eta Irujoren arteko neurketa Donostiako Atano III.ean ikusteko sarrerak telefonoz erosi dituztenek igandean bertan jaso ahal izango dituzte pilotalekuan, 12.00etatik 13.00etara, eta 15.30etik aurrera.