GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Harri-jasotzea Gipuzkoako finala

Aimar Irigoien izango da irabazteko faborito nagusia

Errezildarrarekin batera, Joseba Ostolatza, Izeta III.a eta Izeta IV.a neurtuko dira bihar arratsaldean, 18.30etik aurrera Legorretako kiroldegian.

p044_f01_63367.jpg

Jon LEUNDA | BILBO

Lau harri-jasotzaile neurtuko dira bihar Legorretan Gipuzkoako harri-jasotze txapelketan. Aimar Irigoien, Joseba Ostolatza, Izeta III.a eta Izeta IV.a izango dira aurrez aurre, 18.30etik aurrera Harripila kiroldegian.

Kirolari bakoitzak 125 kiloko zilindro kopa, 112,5ko kubikoa, eta 100eko bola erabiliko ditu, eta bakoitzarekin lanean aritzeko hiru minutu izango ditu. Aimar Irigoien da egungo txapelduna, eta errezildarra da berriro ere garaipena erdiesteko faborito nagusia. Azkenaldian jokatu dituen gehienak bereganatu ditu, eta ezeren okerrik ez duela zaila izango zaie gainerakoei berari gain hartzea.

Joseba Ostolatza izango da Irigoieni aurrea hartzen saiatuko denetako bat. Zestoarrak badaki zer den txapel hau janztea, baina badaki zaila izango duela lehen postu hori lortzea. Gutxienez bigarren postua segurtatzen saiatuko da, eta baita ezustea ematen ere.

Izeta III.a eta Izeta IV.a ere prest agertzen dira lan bikain bat egiteko. Badakite aurreko biei gain hartzea oso zaila izango dutela, baina ez dute itxaropenik galdu. Bien arteko dema handia izango da.

Legorretara joaten direnek, ordea, ez dute harri-jasotzea bakarrik izango ikusgai, Gipuzkoako orga-jokoko finala ere jokatuko baita. Bertan, Urresti, Esnaola, Unanue, Egaña, eta Zubiaurre neurtuko dira. Orga eskuan hartu, eta ahalik eta itzulirik gehien ematen ahaleginduko dira. Urrestik lortu zuen iazko txapela 3 itzuli eta 3/4 eginda, eta aurtengorako ere bera aterako da faborito.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo