GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Edozein datu ekonomiko, oparoaldian zein krisialdian, langileen kalterako

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) behera egin zuen apiriletik maiatzera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Nafarroan ez zuen aldaketarik izan, Espainia- ko Estatistika Institutuak (INE) atzo emandako datuen arabera; hartara, KPIk beheranzko joerari eutsi zion, garraioko, elikagaietako eta aisialdiko prezioek eraginda batez ere, eta datuok agerian uzten dute eskariaren jaitsiera. Ekonomia Ministerio espainiarrak berak ere hala onartu zuen, horrek hitzetik hortzera iragartzen dituzten susperraldi zantzuak gezurtatzen baditu ere. Hala eta guztiz, Ekonomiako estatu-idazkari espainiarrak «irakurketa positiboa» egitea eskatu zuen. Patronala ere beti dago «irakurketa positiboa» egiteko prest edo, hobeto esanda, egoerari etekina ateratzeko prest. CEOEk atzo adierazi zuenez, enpresek kostuak merkatu egin behar dituzte; horrek soldatak «egoerari egokitu» egin behar zaizkiola esan nahi du. Soldatak egoerari egokitze horrek, ordea, langileen erosteko ahalmena ahultzea dakar, oparoaldian zein krisialdian. Izan ere, oparoaldian (bakan batzuen) aberastasunari eusteko kontrolatu egin behar omen dira, eta krisialdian egoerari «denon artean» aurre egin behar omen zaio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo