Atharratzeko Ikastolaren aldeko kultur jaialdia ospatuko da ekainaren 21ean Oiartzunen eta Lezon
GARA |
Zuberoako Atharratze Ikastolaren aldeko kultur jaialdia ospatuko da datorren ekainaren 21ean Lezon eta Oiartzunen. Ekimenak Nazio Eztabaida Gunearen proposamen batean izan du abiaburua. Hala, Oiartzun eta Lezoko Udalekin harremanetan jarri ostean, Zuberoako ikastolarekin hitzarmena sinatu zuten biek.
Baina elkarlana ez da laguntza ekonomiko soilean bukatuko, bide horretan jaio da datorren ekainaren 21ean izango den jaialdia. Bere xedea, bi herrien eta ikastolaren arteko harremanak estutzea eta elkar ezagutzeko ekimena martxan jartzea da.
Ekitaldiak, bi herrietan
Jaialdia bi herriek hartuko dutenez, bietan, Oiartzunen eta Lezon, izango dira ekitaldiak. Hala, ikastolako ikasleek primeran pasatzeko eta ikasteko aukera izango dute.
Egitaraua 11.30ean hasiko da Lezon. Bertan, ikasleei ongietorria egin eta Zuberoako dantzariek, Lezokoekin batera, herrian zehar kalejira egingo dute, eta horren ondotik, eguerdian, emanaldia eskainiko dute. Ondoren, Lezora abiatuko da festa, eta bertan ekitaldi nagusia egingo da arratsalde partean.