GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Sokatira

Goiherrik hirugarren pisuan ere dena erabakita utzi nahi du

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketan bigarren jardunaldia jokatuko da 600 kilotan, eta Goiherrik pisu honetan ere txapela ia erabakita utzi nahi du. Jadanik irabazita dauka 680 eta 640 kilotan, eta orain gauza bera egin nahi du hemen ere.

Lehen jardunaldian haiek izan ziren onenak, eta bigarren honetan ere gauza bera eginez gero, txapela ia poltsikoan izango lukete. Gaztedi dabil pisu guztietan bigarren. Besteen gainetik agertzen da, baina ezin dituzte berdeak harrapatu. Joan den jardunaldian, Areso, Goiherri B eta Mutriku, berriz, berdinduta geratu ziren, eta hori apurtzeko parada bikaina izango dute gaur arratsaldean.

Getxok ezinean jarraitzen du. Joan den astean ere ezin izan zuen azken postutik ihes egin, eta bere helburu nagusia gaurkoan hortik alde egitea izango da.

Ekinaldia Mungian jokatuko da, eta saioa 17.30ean hasiko da. Hau amaitutakoan, pisu honetako jardunaldi bat eta 560 kiloko hiru faltako dira Euskal Herriko denboraldiari amaiera emateko. Orain artekoa ikusita, Goiherri da jaun eta jabe eta geratzen diren saioetan ere horixe bera erakusten saiatuko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo