GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Paxkal Ezkurra berriro jokatzeko moduan da

J.L. | DONOSTIA

Paxkal Ezkurra badator. Urruñakoak lesio larria izan zuen joan den martxoan buruz buruko finalean, besoko arteria moztu baitzuen kristalezko ate bat puskatuta. Sei hilabete pilota ukitu gabe eman beharko zituela esan zioten, baina lau hilabete eta gero jokatzeko moduan da.

Orain dela aste pare bat jokatu zuen Baionan lagunarteko partida, eta orain lehiaketei heltzeko prest ikusi du bere burua. Gaur itzuliko da ofizialki Arrangoitzera, bertako torneoan arituko baita. 19.00etan hasiko da jaialdia, eta Ibarrola lagun duela Billeren eta Ozafrainen aurka arituko da lehen finalerdian.

Bigarren finalaurrekoa bihar bertan jokatuko da 11.00etatik aurrera, eta orduan, Waltarik eta Harizmendik Sorhueten eta Kurutxariren aurka neurtuko dituzte indarrak. Bi finalerdietako irabazleak elkarren aurka arituko dira hilaren 14ko final handian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo