GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Kontratu kopuruak behera egin du lehen sei hilabeteetan, eta enpleguaren kalitateak okerrera

Herenegun INEMek jakinarazi zituen langabezia tasaren datuek instituzioek mezu baikorra zabaldu zezaten balio izan zuten. Hala ere, desberdinak izaten dira emaitza onak jendaurrean aurkezteko behar dituenaren analisia eta emaitza horiek bizitzeko behar dituenarena. LAB sindikatuak atzo jakinarazi zuenez, aurtengo lehen sei hilabeteetan kontratu kopuruak %26 egin du behera. Hartara, langabezia tasa duela urtebete baino %51 handiagoa da. Are okerrago, kontratazio kopurua askoz txikiagoa izateaz gain, enpleguaren kalitatea gero eta eskasagoa da: kontratu kopuruak %25 egin zuen behera, baina mugagabeek %36. Langabezia eta enplegu prekarietatea orokorra bada ere, emakumeek eta gazteek jasaten dute gogorrenik. Horiek horrela, langileak ezin dira bat etorri instituzioen baikortasunarekin, egunero jasaten duten egoera gordina ez baita mezu ofizialek aurkezten dutena, eta are onartezinagoa da, mezu horiek esan ez arren, patronala egoeraz baliatuta langileen prekarietatea areagotzea. Hori ikusi ez ezik, patronalak lan malgutasun handiagoa eskatzen duela ere entzun behar dute langileek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo