GARA > Idatzia > > Euskal Herria

DONOSTIA

Hamarkadetan herritarrek jarri duten ikurrina desagerrarazi dute Urgulletik

Azken hamarkadetan makina bat aldiz eraso egin badiote ere -horietako batean Udaltzaingoak hainbat polizia espainol atxiki zituen hauek ikurrina ostu ostean-, Donostiako Alde Zaharreko bizilagunen ekimenari esker, ikurrina Urgull mendian izan da urteotan, erasoak eraso.

Asteazkenetik ostegunerako gauean, baina, beste behin ere ezezagun batzuek ikurrina mastatik desagerrarazi zuten. Lapurreta egin dutenak berriro ere polizia indarrak izan diren susmoa hartuta, Urgulleko Ikurrinaren aldeko Lagunek ikurrina laster betiko lekuan izango dela adierazi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo