GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

Euskotren Liga

Emakumeak ere puntu bila irtengo dira gaurtik aurrera

Bizkaia, Gipuzkoa, Galizia eta Kataluniako selekzioekin estreinatuko da liga.

p043_f01_53309.jpg

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Iritsi da eguna. Emakumezkoen lehen traineru liga gaur arratsaldean hasiko da O Groven (17.30, ETB). Urtarrilean Euskotren Ligaren aurkezpen ofiziala egin zenetik, makina bat arazo eta gorabehera izan diren arren, azkenean lau selekzio arituko dira nor baino nor egutegia osatzen duten zortzi estropadetan: Gipuzkoa, Bizkaia, Galizia eta Katalunia.

Eztabaida guztien gakoa elkarteen arteko lehiaketa bat antolatzea edota lurralde ezberdinen arteko norgehiagoka hobestea izan da. Gipuzkoarrek nahiago zuten elkarteen arteko liga bat antolatu, horretarako arraunlari kopuru nahikoa bazutelako. Astillero ere, dirulaguntzak ukatu zizkioten arte, elkarte bezala parte hartzeko prest zegoen. Galizian, Katalunian eta Bizkaian, ordea, trainerua ateratzeko aukera bakarra elkarte ezberdinetako neskak biltzea zen.

Denen artean, erdibideko irtenbide bat aurkitu ahal izan dute zorionez, oso argi baitzuten garrantzitsuena ligari hasiera ematea zela, aurrerago lehiaketa hobetzeko denbora izango delakoan. Liga selekzioen artean jokatuko da bai, baina arraunlari gipuzkoar guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten, aurreneko sei estropadetan ontzia elkarteka osatuko dute.

Horrenbestez, gaur O Groven Gipuzkoaren izena defendatzen arituko direnak Getaria-Tolosako neskak izango dira; bihar, Pontevedran, Zumaiak izango du aukera hori; eta uztailaren 25ean, Pedreñan, Hondarribia arituko da; uztailaren 26an, Plentzian, Getariarren txanda izango da berriz; abuztuaren 1ean, Zumaian, etxekoek errepikatuko dute; eta abuztuaren 2an, Getxon, Hondarribiak bere bigarren aukera izango du. Hori bai, abuztuaren 15ean eta 16an, Zarautzen, onenekin osatutako selekzio bat irtengo da.

Hasiera batean, daukagun erreferentzia baliagarriena iaz Kontxako Banderan jokatutako emakumezkoen estropada izan daiteke. Euskaldunak, kataluniarrak eta galiziarrak elkarren aurka ikusteko aukera izan genuen -kantabriarrak ere bai kasu hartan-, eta Galiziatik etorritako selekzioak -Cabo, Meira eta Chapelako neskekin- pronostikoak bete egin zituen.

Kataluniarrak alde batera utzita, badirudi Gipuzkoak Bizkaiak baino aukera gehiago izango dituela Galiziari aurre egiteko. KAE Ligako estropadekin batera jokatutako emakumezkoen probetan, Getaria-Tolosa izan da euskaldunen artean mailarik onena erakutsi duena. Hori bai, Zumaian, Bizkaiko selekzioak aurrea hartu zion etxeko traineruari. Hondarribiak maila ona du eta Gipuzkoako benetako selekzioaren lana ikustekoa izango da Zarautzen.

Galicia debe comenzar a marcar el futuro de la liga

Tras la regata femenina, a partir de las 18.00, las doce embarcaciones de la Liga San Miguel lucharán en aguas de O Grove por hacerse con la XII Bandera Telefónica. El campo de regatas está situado en la ría, pero muy cerca del mar, por lo que el sorteo de calles no será tan importante como en otras ocasiones. Preocupa más el viento, que puede ir aumentando según avance la tarde. En la primera tanda bogarán Arkote, Meira, Tirán y Kaiku. En la segunda lo harán Zarautz, Pedreña, Zumaia y Orio. Mientras que en la tercera saldrán Urdaibai, Hondarribia, Castro y San Pedro. También hay regata en Santurtzi, correspondiente a la ARC-1, a las 18.45.

A.A.

Gipuzkoa

Arraunlaria Elkartea Arraunlaria Elkartea

Maialen Arrazola Hondarribia Ainhoa Iriondo Zumaia

Maialen Arrizabalaga Hondarribia Maite Mancisidor Zumaia

Irati Arrizabalaga Hondarribia Leire Antia Zumaia

Lourdes Guillen Hondarribia Irati Mancisidor Zumaia

Estibaliz Gezala Hondarribia Mirari Ibarguren Zumaia

Amaia Gezala Hondarribia Atsegin Odriozola Zumaia

Ainitze Illarramendi Hondarribia Libana Taboada Zumaia

Miren Irastorza Hondarribia Aintzane Urbieta Zumaia

Esther Alberdi Hondarribia Maider Urbieta Zumaia

Ainhoa Iñiguez Hondarribia Leire Baraibar Getaria

Amaia Arrizabalaga Hondarribia Edurne Segurola Getaria

Elixabete Pescador Hibaika Olatz Arregi Getaria

Ainara Mancisidor Hibaika Ane Balenciaga Getaria

Maria Coloma Hibaika Ane Bordagarai Getaria

Josune Ugarte P. Donibane Mertxe Aizpurua Getaria

Oihana Cereijo P. Donibane Nekane Arakistain Getaria

Ane Pescador P. Donibane Eneida Etxabe Getaria

Igone Carrillo P. Donibane Naroa Urkola Tolosa

Inder Paredes P. Donibane Olatz Ortiz Tolosa

Oihane Etxart P. Donibane Irati Ozaita Tolosa

Amaia Dublan Fortuna Maite Amondarain Tolosa

Aloña Gastesi Fortuna Irati Larrañaga Tolosa

Maite Martin Fortuna Maitane Garmendia Tolosa

Rebeca Fernandez Santurtzi Maialen Azaldegi Tolosa

Eneritz Alkorta Ondarroa Ioana Alijostes Tolosa

Maite Mugartegi Ondarroa Olatz Aldalur Tolosa

Olatz Arrizabalaga Zumaia Amaia Donague Tolosa

Nerea Eizagirre Zumaia Itziar Olasagasti Orio

Ainhoa Etxabe Zumaia Sarai Lizaso Orio

Izaro Etxaniz Zumaia

Bizkaia

Arraunlaria Elkartea Arraunlaria Elkartea

Kristina Korta Deustuko Mertxe Becerra Arkote

Ohiane Pardo Deustuko Ane Ibarra Arkote

Iraide Urrestizala Santurtzi Naia Linaza Arkote

Aiala Uribelarrea Santurtzi Jone Oliban Arkote

Silvia Zobaran Santurtzi Izarra Arrizabalaga Arkote

Uxue Kortadi Elantxobe Saioa Fernandez Arkote

Libe Soroa Arkote Rebecca Corner Arkote

Olatz Ortega Arkote

Katalunia

Arraunlaria Elkartea Arraunlaria Elkartea

Genoveva Rovira CN Badalona Meritxell Ferrer UP Catalunya

Meritxell Gonzalez CN Badalona Ariadna Oroval CR Barcelona

Montserrat Samitier CN Badalona Natalia Hornes CR Barcelona

Eva Alou CN Badalona Berta Font CR Barcelona

Nuria Rull CN Badalona Adriana Lopez CR Barcelona

Antonia Gomez CN Badalona Nuria Baron CN Betulo

Laura Condon CN Badalona Lourdes Puigbarraca CN Betulo

Meritxell Campany CN Badalona Merce Feliu CN Betulo

Eva Aldeguer CN Badalona Rocio Collado CN Betulo

Eli Alarcia RCM Barcelona Raquel Cortes CN Betulo

Saioa Ibarrola UP Catalunya Esmeralda Fo CN Betulo

Anna Puig UP Catalunya

Galizia

Arraunlaria Elkartea Arraunlaria Elkartea

Mirian Otero Chapela Lucia Garcia Meira

Marina Dominguez Chapela Marta Cochon Meira

Antia Dominguez Chapela Silvia Ubeda Meira

Noelia Rodriguez Chapela Lorena Fernandez Meira

Maria Gonzalez Chapela Veronica Lago Meira

Maria Lopez Chapela Laura Hermo Cabo

Veronica Montes Chapela Esmeralda Santos Cabo

Marta Boubeta Chapela Lucia Filgueira Cabo

Alexandra Lago Chapela Sandra Sanchez Cabo

Noelia Martinez Meira Fatima Torrado Cabo

Iria Castro Meira Eva Val del Rio Cabo

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo