GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Aizkora

Nafarroako binakakoa izango da Foruen plazako ekitaldi garrantzitsuena

p044_f02_44773.jpg

J.L. | DONOSTIA

Iruñeko Foruen plazan aurrera jarraitzen du herri-kirol jaialdiak, eta dudarik gabe, asteburuko ekitaldirik garrantzitsuena bihar jokatuko den herrialdeko binakako aizkolarien finala izango da.

Lopez-Mindegia, Nazabal-Barberena eta Larretxea-Senosiain lehiatuko dira. Bikote bakoitzak sei kana-erdiko eta beste horrenbeste 60 ontzako erdibitu beharko dituzte. Iazko txapela Lopezek eta Mindegiak jantzi zuten, eta aurtengorako ere faboritoen zerrendan agertzen dira, baina hiruretatik edozeinek irabazi dezake, denak ere parekoak baitira.

Bihar, orga-jokoko Nafarroako finala ere jokatuko da. Aurretik, ordea, gaur bertan herrialdeko lau txapel banatuko dira. Gizonezkoen eta emakumezkoen txingako eta ingudeko finalak jokatuko dira. Ekitaldi guztiak, 12.00etatik aurrera jokatuko dira. Orain artekoan jendetza batu da Foruen plazan, baina orain asteburua datorrela, hori guztia gainditzea espero dute antolatzaileek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo