GARA > Idatzia > > Kultura

Depeche Moderen iluntasunak Kobetamendi hoztu zuen

Krisiak krisi, festa gogoa du Bilbok, Kobetamendira hurbildutako jende andanak erakutsi zuen gisa. Eguraldia lagun, giro ederra sortu zen bertako zelaietan, eta atzerritar ugari ere bertaratu ziren Depeche Modek erakarrita. Aurten soinu britainiar eta elektronikoak nagusi dituen jaialdian baina, ez zuen distira itsugarririk egin «Sounds of the Universe» aurkeztera iritsi eta mendi tontorra are gehiago belztu eta hoztu zuen hirukoteak.

Anartz BILBAO | BILBO

Ez dira The Police edo Metallica, baina Depeche Mode mundu mailan talde handia dugu, eta ehun milioitik gora omen dira dagoeneko salduak dituzten diskoak. Erakargarritasun horrek bultzatuta, 18.500 lagun izan ziren, antolakuntzaren esanetan, ostegunean Bilbao Live Festival jaialdira hurbildutakoak. Tartean, baita Patxi Lopez ere, telebistak atzo iragarri zuenez. Lehendakariak aisiarako beta ere badu antza denez, hori pagotxa!

Gu Kobetamendira heldu ginenerako guztiz ilundua zen zerua, Depeche Moderen zain. Bidea irekitzen, Editors taldea izan zuen Essex inguruan sortutako hirukoteak. Ondo egositako laukotea da Editors, eta ondo bete du lana «An End Has a Star» bigarren diskoko doinuak lagun.

Martin Gore (konpositore nagusi eta gitarra-jotzailea), David Gahan (ahotsa eta irudia) eta Andrew Fletcher (itzaleko teklatu-jotzailea) dira Depeche Mode, orain hiru hamarkada sortu eta egun musika munduan sekulako eragina duen hirukotea. Sintetizadoreak nabarmenduz pop elektronikoa egiten aitzindari ditugu, eta orain hiruzpalau urte Donostiako Anoetan «Playing the Angel» lana aurkezteko emandako zuzenekoan harritu gintuzten. Atzo ez ordea.

«Sound of the Universe» lana zuten Bilbon eskaintzeko, eta bat baino gehiago asebete bazuten ere, hotza eta iluna egin zitzaigun zuzenekoa.

Bateria eta teklatu-jotzaile estra batez boskote bihurtua, eta ohi bezala bideo sorkuntzan bikain (berritzaileak dira oso irudiari dagokionez), zuzenekoaren lehen zati lasaian tentsio eta trinkotasun falta nabaritu genien. Bigarrenean, berriz, gitarra txinpartek lagunduta gora egin bazuen ere, ez zuen «Feel the Silence» eta «Personal Jesus» (bukaera aldera) hit ikaragarriekin baizik sortu festa giroa. Fletcher bigarren lerroan eta beti ilunpean zela, Gorek lagundu zion Gahani kontzertuaren zama eramaten (hala ematen zuen beraientzat), eta azken hau, plazagizon trebea bada ere, ez zen gehiegi nabarmendu. Kamiseta mordoa salduko zuten bai, baina bukatu zutenerako hotz zen giroa. Jakak janzteko beste.

Depeche Modek lortu ez zuen eztanda lehen unetik lortu nahian, eta jaialdiak aurten hartu duen ildo britaniarrari jarraituta, Basement Jaxx indartsu agertu zen oholtzara, bi emakume beltz mardul buru zituela, ezkontza jantzi xelebrea jantzita bata eta xelebre jantzita baino ez bestea. Egun Gnarls Barkleyk egin dezakeen soinura hurbildu nahian, urakanaren indarreko soul dantzagarria sortu zuten, salto egin eta ez gelditzeko erritmo eztandarekin. Horretan genbiltzanean etxeratzeko ordua heldu zitzaigun, ipuin honetan ere karroza erraz bihurtzen da kalabaza eta.

Afixa buruak kale egin digun arren (badakigu makina bat zale ez direla uste berekoak), ondo hasi da jaialdia, kolore eta soinu aniztasuna erakutsiz eta jatorri ezberdineko zale andanarekin. Gurean izan ohi ditugun beste jaialdi batzuen ondoan, adin ezberdineko publikoa ikusi da bertan, baita ume eta guzti familiaren batzuk ere, eta zorionez, neska-mutilak dira hemen, eta ez sarri izan ohi den moduan mutilak baino ez.

Aniztasuna

Iluntasuna argiak irentsi zuen atzo, eta beltza, ez kolore aniztasuna, zen nagusi jendearen arropa edo piuretan, eta eguzkiak gogor jo ez bazuen ere, azal gorri-gorria ageri zuen (ingeles) batek baino gehiagok. Bazkalostean, El Columpio Asesino seikote nafarrak apurtu zuten siesta, «La Gallina» aurkeztuz zuzeneko gogotsu batez, zehatz eta trinko. Martxa hartuta, atsedenerako betarik gabe prest dira Supergrass, belardiak ernatzeko. Oxfordeko hirukotea talde handi eta ezaguna dugu -sarri jo dute gurean-. Bi musikariren laguntzarekin boskote bihurtua, duela gutxi EMI erraldoiarekin apurtu duen taldeak giro atsegina sortu zuen, eta iaz plazaratu «Diamond Hoo Ha» eman, pop eta power pop doinuak astinduz, Velvet Undergrounden «Sunday Morning» eta guzti.

Pete Dohertyk bigarren oholtza zapaltzen duen bitartean asko eta asko dira jaialdi eremura uholdeka gerturatzen ari diren musikazaleak. Ordurako baina, atzerritarrek hartuak dituzte lehen lerroak, musikaz haratago ko ospea lortu duen gizontxo bihurria gertutik ikusteko. Irribarretsu eta zigarroa ahoan, Dohertyk ere kontzertu trinko eta freskoa jo du, kantu zuzen eta arinekin, gure gusturako geldiune gehiegitxo egin baditu ere. Tartean, noski, izan du zaleek botatako kapelarekin jolasteko aukera ere. Laukotea bada ere, hirukotean agertu da Babyshambles Bilbon, talde ingeles handien eraginak erakusteko.

Agertoki nagusira bueltan, dagoeneko milaka lagun gara Dave Mathews Band ikustera bildutakoak. Orain arte pop doinuak izan dira nagusi, baina iluntzerako gauzak amerikar rock erritmoetara okertzen hasia da. Bistan da, Dave Mathews virginiarraren (AEB) jarduna entzunda. Soinu eklektikoa du milioika disko saldu dituen bandak, eta aise jotzen duten musikari trebeez hornitua dago (ohiko tresnez gain, metalak -saxoa eta tronpeta-, arrabita eta guzti). Bikaina soinu nahasketa: soul, jazz, country, blues eta rock doinuek badute hemen lekua.

Kaiser Chiefs gazteak, Jane´s Addictionen itzulera eta Echo & The Bunnymen eskarmentudun hirukoteak zerua ilunduko zain, Kobetamendi tontorra utzi eta bagoaz Bilboko zulora, Chris Cornelllen rock doinu sendo eta indartsuak lagun. Bihar, askoz gehiago.

HIRUKOTEA INDARGE

Orain urte gutxi Donostian harrituta utzi gintuen taldea indarge ikusi genuen Bilbao Live jaialdian, eta «Personal Jesus» edo ta «Feel the Silence» gisako kantutzarrekin baino ez zuten lortu entzuleak jai giro zoroan sartu eta Kobetamendi berotzea.

BRITAINIAR UHOLDEA

Jaialdia nazioartean ezagutarazi eta sona har dezan, sarrerak guk baino merkeago lortu ahal izan omen dituzte britainiarrek, eta aurten inoiz ez bezala ile hori eta azal zuri andana dabil bazterrotan, ingelesez.

PETE DOHERTY

Musikatik haratagoko arrazoiengatik ezaguna da oso Pete Doherty, atzo sekulako ikusmina sortzeaz gain, Babyshambles taldearekin eta hirukotean zuzeneko nahiko onargarria eman zuen gizona.

El festival concluye hoy con trepidantes ritmos electrónicos que pretenden alcanzar el «efecto placebo»

El festival despide hoy su cuarta edición con la presencia estelar de Placebo (0.10 h), precedido por Asian Dub Foundation y Primal Scream, y con la explosión final a cargo del dúo electrónico Fischerspooner, con hit catárticos como «Emerge».

La tarde se abrirá con el regreso de Ama Say, singular banda de Ezkerraldea con clara influencia de The Pixies y un directo intenso. Tras ellos, It Hugs Back, joven banda británica que presenta su debut, «Inside Your Guitar», y sustituye a los australes Expatriate. La jornada más electrónica del BBK Live prosigue con Cycle en el escenario principal, con La China a la cabeza. Una vez comenzada la alternancia de escenarios, con el moderno octeto de Nueva York Phenomenal Handclap Band en el secundario, y antes de que anochezca con la traca final, también actuará la recientísima banda post punk Baddies.

Mientras la luna pugna con el sol para adueñarse del firmamento, el colectivo Asian Dub Foundation -que alcanzó notoriedad a finales de los noventa y, tras una pequeña época de ostracismo, vuelve con «Punkara»-, sacudirá Kobetamendi con su poderoso ritmo, al igual que Primal Scream. Tras veinticinco años de carretera, la banda de Bobby Gillespie sigue viendo en el mañana «Beautiful Future», trabajo que presentarán en Bilbo, en un directo en el que esperamos no falten temas delirantes como la explosiva «Swastiska Eyes».

Respecto al cabeza de cartel: «Sustancia que careciendo por sí misma de acción terapéutica, produce algún efecto curativo en el enfermo, si este la recibe convencido de que esa sustancia posee realmente tal acción», según reza el diccionario de la RAE sobre el término «placebo». Este es el efecto que ciertamente se produce invariablemente en este tipo de festivales veraniegos. En cuanto a la banda, Placebo es un trío compuesto en Londres en 1994 por el vocalista Brian Molko y el bajista Stefan Olsdal, y completado con el nuevo batería Steve Forrest. Con más de ocho millones de discos vendidos, presenta en directo «Battle of the Sun», sexto álbum de estudio, grabado en Toronto (Canadá) y lanzado el pasado 8 de junio con «For What It´s Worth» como sencillo. Si consiguen el efecto deseado, serán un dulce colofón.

A. B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo