GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Harri-zulatzea

Burdin Gazteak hasi da mailarik onena ematen

J.L. | DONOSTIA

Burdin Gazteak taldeak lortu zuen herenegun Barakaldon jokatu zen Euskal Herriko Ligako saioa. Hala ere, sailkapen nagusian Txorierrik jarraituko du lehen postuan, bigarren amaitu baitzuen azkeneko jardunaldi honetan.

Burdin Gazteak taldeak argi utzi du txapela lortzeko borroka horretan ere haiekin kontatu beharko dela. Ortuellakoek, 19 zulo pasa egin zituzten, eta biren aldea kendu zien Txorierriko zulatzaileei, eta horrek argi eta garbi uzten du azkeneko jardunaldian izan zuten nagusitasuna. Hirugarren postuan Gallarta sailkatu zen 16 zulorekin, eta horren ostean garbi dago amaierako txapela hiru talde hauen artean egongo dela. Kabiezes, Trapagaran, Errekatxo eta KZ Kolpeka sailkatu ziren horien atzetik.

Sailkapen nagusian, Txorierri doa lehen postuan 39 punturekin; bigarren Gallarta 34rekin, eta hirugarren Burdin Gazteak 33rekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo