GARA > Idatzia > > Kultura

Distrito Fotok edizio berria aurkeztu du, eta argazki digitalak ere hartuko dituzte

Distrito Foto lehiaketaren deialdi berria zabalik da, eta berrikuntza adierazgarri bat dakar: ohiko paperezko euskarriaz gain, argazkiak euskarri digitalean ere aurkeztu ahal izango ditu nahi duenak. Guztira, 10.000 euro banatzen ditu lehiaketa honek, irabazleen sarien eta accesiten artean. Parte hartu nahi duenak originalak irailaren 7tik 18 bitartean aurkeztu beharko ditu eta epaimahaiak irailaren 28an izendatuko ditu irabazleak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo