LABek abiarazi du sasoikako langileen eskubideen aldeko kanpaina
A.M. |
Hamargarrengoz, Ipar Euskal Herriko sasoikako langileei begirako informazio kanpaina abiatu du LABek. Kartel eta pegatinez gain, informazio-liburuxka argitaratu du. Euskarri hori eskuetan, Donibane Garazin eta Lapurdiko hainbat hondartzetan lanean ari direnen artean egin du banaketa. Datorren astelehenean BABekoetan izanen dira.
Horrez gain, sindikatu abertzalea informazio zerbitzua eskaintzen ari da Baionako egoitzan (7 Coursic karrikan) astearte, asteazken eta ostegunetan; Hendaiako autoportuan asteazkenero 16.00etik 18.00etara; Hazparneko Elgar zentroan, abuztuaren 19an; eta Donibane Garaziko Administrazio gunean, abuztuaren 5ean eta 26an, arratsaldez.
Herriko jaietan eta zenbait azoketan ere zabalduko dute informazioa.