David Nel·lo Hugoenean izango da, bere eleberriari azken ukituak emateko
GARA | GASTEIZ
Idazlearen etxe izateko xedez jaio zen Hugoeneak hirugarren bisitaria jaso du. «Euskaraz edo eremu urriko beste hizkuntza batean idazten duten idazleek» aterpe gisa erabil dezaketen leku hau hautatu du David Nel·lok bere «Mar enllà» eleberriari azken ukituak emateko. Lan honekin apirilean izan zen Ciutat d'Olot sariketako Marian Vayreda saria irabazi zuen katalanak.
Bartzelonan jaio zen idazle honek 1994an Vaixell de Vapor saria irabazi zuenetik, 30 bat liburu argitaratu ditu. Horrez gain, itzulpengintzan ere aritzen da, italieraz eta ingelesez idatzitako testuak katalanera itzultzen ditu. Abuztuaren 7ra bitartean izango da Hugoenean. Egoitzari Victor Hugoren omenez jarri zioten izen hori, idazleak berak esaten zuenaren arabera, «idazleak idazten lan egin behar du, testu on bat ez du soilik inspirazioak sortzen».