GARA > Idatzia > > Ekonomia

Santanderrek urteko lehen seihilekoan 4.519 milioi euroko irabaziak lortu ditu

p027_f01_148x084.jpg

GARA |

Grupo Santanderrek 4.519 milioi euroko mozkina eskuratu du 2009ko lehen seihilekoan. Iaz epe berean lortu zuena baino %4,5 gutxiago da hori. Murrizketaren arrazoi nagusia entitateak zuzkidurei eman dien garrantzia da, kreditu kobraezinen arazoagatik %61 areagotu baitira aurten kontu horretara egindako diru ekarpenak. Gainera, taldearen diru sarrerak %14 handitu dira seihilekoan, kostuak %8 hazi diren bitartean, bankuaren efizientzia ratioa 2,3 puntutan hobetuz, %41,6ra iristean. Horrela, bankuak azaldu duenez, urteko mozkin garbia 8.876 milioi euro ingurukoa izatea espero dute, horietatik ia 5.000 milioi dibidenduetara bideratuko dutelarik, iaz egin zuten bezala. Hala eta guztiz ere, bankuaren zorpetze ratioa %2,82an kokatu da, iazko %1,34ren aldean, bikoiztu baino gehiago egin delarik.

Negozioari dagokionez, Estatu espainoleko banku handienak 694.068 milioi euro bideraturik ditu kredituetara, bezeroen gordailuak 483.774 milioikoak dira, eta baliabide propioak 746.916 milioitan zenbatu dituzte. Taldean 177.781 langile ari dira, eta 14.108 bulego ditu munduan zehar, iaz baino 1.500 gehiago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo