GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Euskal Herria jaietan

Berangoko jaietako egun nagusia ospatuko dute gaur

Asteburuko eguraldi kaskarrak ez zuen jai giroa zapuztu. Berangoko eskolako aterpe azpian gozatu zituzten Santo Domingo jaiak. Gaur, Simon de Otxandategi dantza taldeko haurrek erakutsiko dituzte urtean zehar ikasitako dantzak eguerdiko mezaren ostean. Bihar, jaietako azken egunean, abere erakustaldia izango da, pottokak eta guzti.

p021_f03.jpg

Haizea AMEZAGA |

Asteburuko euri zaparradak ez ziren traba izan berangoztarrentzat Santo Domingo jaiak ospatzeko. Berangoko eskolako aterpe azpian bildu ziren herri -kirolak, sardina-jatea, pailazoak eta bertara hurbildutako jende guztia. «Egitaraua erakargarria da, adin guztietarako jarduerak daude», azaldu du jaietako antolatzaile batek.

Larunbatean herri-kirol erakustaldia egin zuten eta egun osoan zehar haur parkea eskolako aterpean egon zen. Igandean, aldiz, umeentzako egun aproposa antolatu zuten, pailazoak, bitsa festa, haurrentzako ikuskizuna eta guzti. Gauero dantza- tzeko musika izan zuten berangoztarrek eta euskal giroan murgildu da herria. «Berangon euskara bultzatzen da jaietan», aipatu du herriko lagun batek jai egitarauan dauden jarduerek euskarari lehentasuna ematen diotela azalduz.

Atzo, prezio berezia zuten barrakek, atrakzio bakoitzeko bidaia euro baten trukean zen. Bertara hurbildu ziren umeek, krisia dela eta ez dela, aste-sariari ahalik eta etekin handiena atera ahal izan zioten.

Adinekoen txanda

Gaur, eguerdiko meza eta gero hamaiketakoa banatuko da Simon de Otxandategi dantza taldeko haurrek urtean zehar ikasitako dantzak erakusten dituzten bitartean. Arratsaldeko lau eta erdietan erlojuz kontrako lasterketa proba hasiko da, eta horretan kadeteek eta gazteek hartuko dute parte. Gaurko Gazteak fanfarrearekin dantzan eta kantuan abiatuko dira festazaleak frontoitik Elexalderantz. 19.30ean herriko frontoian pilota txapelketaren finala jokatuko da Zutik taldeko jokalarien eskutik. Gaztetxoentzat, ordu berean, umeentzako ikuskizuna egingo da Elexaldean, eta gauero bezala, dantzagarriak gaur- koan ere: Iñaki eta Ainhoa saioaz gozatu ahal izango dute Berangora hurbiltzen diren guztiek.

Bihar, jaietako azken egu- nean, Santo Domingotxu Eguna ospatuko dute Berangon. Arratsaldeko bost eta erdietan umeentzako jolasak izango dira, bai eta Gorritiren animalia ikuskizuna ere. Bigantxak, pottokak, basurdeak ikusi ahal izango dira herrian, besteak beste. Txikienek pottoken gainera igo eta buelta bat emateko aukera izango dute jaietako azken egun honetan. Arratsaldeko sei eta erdiak aldera, Berangoko Emakumeen Elka- rteak txokolatea banatuko du DJ Xaibor-ek arratsaldea girotzen duen bitartean. Idi probekin amaituko dira jaiak; hiru berangoztarrek, Maria Luisa Fanok, Javier Elorduik eta Jose Luis Elorduik beraien idi bikoteen indarra neurtuko dute.

Berangoztarrak igandea noiz helduko zain daude. Bertako koadrilek bakailaoa pil pil erara prestatzen dute egunean zehar. Egun berean, umeentzako haur parke handi bat ere jarriko da.

euskaraz beti

«Berangon euskara bultzatzen dugu jaietan», adierazi dute herriko lagunek, jai egitarauan dauden jardueretan euskarari lehentasuna ematen zaiola azalduz.

Pil-pil erako bakailao lehiaketa

Berangoko Simon Otxandategi dantza taldeak, abuztuko bigarren igandean, pil-pil erako bakailao lehiaketa egin ohi du. Dantza talde hau 1943. urtean sortu zen, eta bera da lehiaketa gastronomiko honen antolatzailea. Bakailaoa pil-pilean egiterako orduan saltsa loditzeko nork bere trikimailua du. Batzuk azpijokotan ibiltzen dira, baina lehiaketako dastatzaileak erne ibiliko dira nork nola egiten duen. Oliba olioa, bakailao zatiak eta baratxuria besterik ez da behar, baina ez da lan erraza izaten kazola on bat egitea!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo