GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Mikel Astarloza ez da soilik «gurea», gauza zentzudunak esan dituen kirolari handia da

Kirol arloan, beste alor askotan bezala, gauzak baloratzeko bi neurri daude. Alde batetik, etxekoak daude, beti jator eta lehiakor, beti beste norbaiten biktima. Beste alde batetik atzerritarrak daude, fama txarrekoak, txarkeriatan ibiltzera ohituak. Kirol kazetaritzan jokabide hau oso ohikoa da. Nolabait esateko, testuinguru honetan Henry Kissingerren esamoldea erraz aplika daiteke: «Bai, X jauna putasemea da, baina gure putasemea da».

Mikel Astarlozaren kasuan berdin egin daiteke; errugabea dela esan daiteke gutako bat delako, euskalduna delako. Baina atzoko bere adierazpenak entzun zituen edonork albo batera utzi beharko luke arrazoibide hori. Transmititu zuen zintzotasunaz gain, bere errugabetasunaren aldeko argudio sendoak bota zituelako, batez ere. Astarlozak esan zuen bezala, pasaporte biologikoa indarrean dagoenetik, onartuta ez dagoen zerbait hartzea «kirol-suizidioa» da. Zintzoa ez ezik, gizon azkarra ere badela erakutsi du Mikelek. Bizkorra, eta gainera, azkarra.

Horretaz gain, txirrindularitzaren munduari gardentasuna eskatu behar zaio, bai txirrindulariei eta bai arduradunei ere. Asko dago jokoan, eta ez da soilik dirua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo