GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Fito Rodriguez

Veneziako Biurtekoaren anparoan

GARAk argitaratu zuen herenegun Igor Estankonaren artikulu bat, «Mugak, identitatea, hizkuntza eta abar» izenburukoa. Artikulu hori autonomoa da, jakina, baina testuinguru bat ere badu. Veneziako Biurtekoaren baitan, aurten lehenengo aldiz, estaturik gabeko nazio bati, Kurdistani, ofizialki ordezkatuta egoteko aukera eman diote. Aukera horren anparoan sortu da «K Planet» ekimena, mundu zabaleko eta bereziki Irlandako eta Euskal Herriko hainbat sortzaile bildu dituena. Estankonaren artikulua ekimen horren parte bat da. Testuinguruari buruzko informazio hori irakurleentzat interesgarria izan daitekeela iruditzen zait. Nolanahi ere, eskerrik asko artikulu hori argitaratu duzuelako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo