GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Nomaden inguruko aferak erakundeak barregarri utzi ditu Greneten iritziz

Asteazkenean berrogei karabana berri kokatu ziren Baionako Tecnopolen, baina CABABek ez du bidaiariok kanporatzeko ekimenik egingo. Baionako auzapez eta diputatuak legea aldatu beharra dagoela esan du.

p013_f02_97x56.jpg

GARA

Baiona, Angelu eta Biarritzeko hiri elkargoak nomadei harrera egiteko bi eremu ditu. Gaur egun bi eremu hauek beteta daude eta Baionako taldeaz gain, Angeluko Choisy estadioan ere beste talde bat dago.

Angeluko taldea kanporatzeko agindua eman zuen suprefetak, baina auzitegiak nomaden alde egin zuen. Hori dela eta, orain erakundeek ez dute bide bera segitu nahi. Honela mintzatu zen horri buruz Baionako auzapez Jean Grenet: «Hautetsiak barregarri gelditzen ari dira, bai eta Estatua ere».

«Lege bat aplikatu ezin denean aldatu egin behar da», adierazi zuen Grenetek. Horretarako departamendura bidaian etortzen den jendearen harrerarako plana aldatzeko eskatu dio prefekturari egoerara «egokitua ez dagoelako». Auzapezak gaineratu zuen departamenduko plana aldatuta arazoak konpontzen ez baldin badira, orduan legea bera aldatu beharko dela. Angeluko zinegotzi Guy Mondorgek ere gutun bat igorri du Barne Ministeriora arazoari konponbidea aurkitu nahian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo