GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Iruñeko bi tabernetako jabeak auzipetuta, euskal presoen argazkiak ez kentzeagatik

GARA

Tabernetatik preso politikoen argazkiak kentzeko aginduari uko egitea argudiatuz, Iruñeko Zurgai eta Ezpala ostatuetako jabe eta arduradunak inputatu gisa deklaratzera deitu ditu Auzitegi Nazional espainoleko epaile Eloy Velascok. Taberneetako jabeei «terrorismoa goraipatzea» eta arduradunei, berriz, «desobedientzia delitu larria» egozten diete.

Miguel Angel Carballo fiskalak egin zuen joan den asteartean eskaria Auzitegi Nazionalean eta Iruñeako inputatuen edo «tabernan ardurak dituen beste» edonoren adierazpenak entzun baino lehen, «berehala, badaezpadako neurri gisa, denboraldi baterako bi lokalak ixtea» eskatu zuen.

Nafarroako Gobernuak Sergutasun Indarrek «berehalakoan» presoen argazkiak edo eurei erreferentzia egiten dien edozein kartel ken zitzaten agindu zuen iragan uztailaren 24ean. Horrela, agindua betez, aurreko astean Guardia Zibilak bi taberna hauetara jo zuten aipatutako irudiak kentzera.

Hala, Zurgai zein Ezpala tabernetako arduradunek argazkiak kentzeko aginduri uko egin zioten. Agenteek gertatutakoaren gainean eginiko txostenean oinarritu zen Carballo fiskala tabernen itxiera eskatzeko.

«Sorgin ehiza»

Honen harira, ezker abertzaleko kideek, Auzitegi Nazionalaren ekimena gaitzetsu zuten «sorgin ehiza» dela argudiatuz. Argitara eman zuten mezu batean ziotenez, «ekimen honekin beste bide errepresibo gehiago ireki nahi diztuzte». Hala, «presoekiko elkartasunaren kriminalizazioak ez du mugarik» salatu zuten.

Amaitzeko «akoso juridiko-politiko berri honen aurrean» ez etsitzeko dei egin zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo