GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

JAIAK

Donostiako jaiei Marijaiak hartuko die lekukoa bihartik aurrera

Donostiako Aste Nagusia azken txanpan sartu da. Piratek koadrilen eguna ospatuko dute gaur eta bazkaria, «altxorraren bila» eta berbena izango dira, besteak beste. Saguesen, La Oreja de Van Gogh taldeak kontzertua eskainiko du gaur, eta bihar Luz abeslariaren txanda izango da. Bilbon, berriz, bihar hasi eta datorren igandera arte izango dira jaietan. 17.00etan konpartsek Begoñatik Arriagarainoko jaitsiera egingo dute, bertan Marijaiari ongietorria egiteko, pregoi eta txupinarekin batera. 20.00etan irekiko dira txosnak eta hortik aurrera, gastronomia lehiaketak, txarangak eta kontzertuak aukeran izango dira nonahi. Igandean, Baly balea kalera irtengo da jostailuz eta familiaz inguratuta, aurten gainera bere seme berriarekin: Txangurro. 19.00etan abiatuko da Plaza Biribiletik eta Kale Nagusitik barrena Jesusen Bihotzeraino joango dira, XX. mendeko jostailu esanguratsuenekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo