GARA > Idatzia > > Mundua

Zazpi hildako, talibanek NATOren egoitza nagusiari eraso egitean

Presidente berria aukeratzeko iragarritako hauteskundeak egiteko bost egun besterik falta ez direnean, kamikaze batek gidatutako 4 x 4 ibilgailuaren eztandak sekulako txikizioa eragin du Afganistango punturik babestuenean, NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak herrialdean duen egoitza nagusiaren aurrean. Aldi berean, talibanek erakutsi dute ez daudela okupatzaileek ezarritako agenda politikoarekin bat egiteko prest, eta oso indartsu dabiltzala.

p030_f01199x140.jpg

GARA

Kabul Afganistango hiriburuko lekurik babestuenean du egoitza NATOk. Atzo goizean, 8.30 aldera, sekulako eztanda izan zen bertan, kamikaze batek eragindakoa. Bere 4 x 4 ibilgailuak 500 kilo lehergai zeramatzan. Leherketak zazpi hildako eragin zituen, baina kopuru horrek gora egin lezakeela iragarri zuten atzo arratsaldean, zauriturik geratutakoen kopurua ere handia izan zen-eta, ehun ingurukoa.

Talibanek berehala hartu zuten beren gain erasoaren ardura. «Gure jomuga AEBetako enbaxada zen, baina horri eraso egiterik ez dugu lortu», eman zuen aditzera Zabihullah Mujadih talibanen eledunak nazioarteko agentziekin hitz egitean. Berak egindako balantzearen arabera, erasoak hogeita bost hildako eragin zituen, horietako batzuk soldaduak.

Zazpi hildako eta ia ehun zauritu, Bagdadeko «eremu berdearen» tankera gero eta handiagoa duen Kabul hiriburuko enbaxaden auzoan: muturreko segurtasun neurriak izan arren, ez dago bertan lasai ibiltzerik, okupazioaren aurkako indarrek bertan eraso asko egiten baitituzte.

Eric Trenblay kanadarra ISAF NATOren misioko eledunak jakinarazi du erasotzaileak atzera egin beharra izan zuela, eremu babestura iritsi aurretik pasa beharreko ate batean.

Bertan zeuden afganiar soldaduak ikusita, aurrera egitea ezinezko zela irudituko zitzaion eta, une horretan, NATOko egoitzatik irteten ari zen atzerritarrez betetako ibilgailua ikusi omen zuen, beti ere nazioarteko hedabideek emandako datuen arabera. Auto horren aurka joan zen, urtarrilaz geroztik -orduan Alemaniako enbaxadari egin zioten eraso- Kabul hiriburuan izan den lehen eraso suizida burutzeko. Talibanek bestelako erasoak egin izan dituzte Kabulen, ostiralean bertan morteroz aireportuan egindakoa, esaterako.

Atzoko erasoak eragindako biktima gehienak eremu babestura lan egitera sartzeko zain zeuden, bertan baitaude NATOren egoitza eta Garraio Ministerioa, beste erakunde askorekin batera. «The New York Times» egunkariak jakitera eman zuenez, Hawa Alam Nuristani emakume parlamentaria ere zaurituen artean dago.

NATOk Kabulen duen egoitzan bertan bizi da Stanley McChrystal AEBetako jenerala, Afganistanen hedatuta dauden 100.000 soldadu atzerritarren komandantea. Erakundeak Kabulen dituen baseetan 6.200 soldadu atzerritar bizi dira.

«Hau talibanen abisu bat baino ez da izan -adierazi dio France Presse agentziari Waheed Mujda idazle eta begirale politikoak-. Afganistango segurtasun indarrentzat zein NATOrentzat ezinezkoa izango da tankerako erasoak saihestea, hauteskunde egunean gertatzen badira».

Horrexegatik, atzoko erasoaren eraginez abstentzio kopurua hazi egingo dela uste dute begiraleek. «Gaur Kabul hiriburuko kaleak huts-hutsik daude, ez dago ia autorik, herritarrek etxetik ez irtetea erabaki dute, arriskutsuegia da-eta», Haroun Mir ikertzailearen arabera.

autorik ez

«Gaur Kabul hiriburuko kaleak huts-hutsik daude, ez dago ia autorik; herritarrek etxetik ez irtetea erabaki dute, kalea arriskutsuegia da-eta», Haroun Mir ikertzailearen arabera.

Atacan con siete cohetes la base militar española en Herat

La denominada Base de Apoyo Avanzado de Herat (oeste de Afganistán) ha sido atacada con siete cohetes, lanzados durante la noche del viernes, sin que hayan causado heridos.

El pasado domingo, dicha base sufrió un ataque similar: fueron seis los cohetes lanzados sobre el acuartelamiento, también sin consecuencias. En Afganistán hay, según datos oficiales, unos 1.200 militares españoles desplegados.

Ayer, las cancillerías de todos los estados con participación en la ocupación de Afganistán condenaron estos ataques. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo