GARA > Idatzia > > Mundua

Ingushetiako Poliziaren egoitza nagusiaren aurkako eraso suizida

Errusiako agintea defendatzen duen edonor non, atentatua han. Ingushetia Ipar Kaukasoren independentziaren aldeko gerraren lehen lerro bilakatu da azken hilabeteetan, Txetxeniari lekukoa hartuta. Atzo Poliziaren egoitza nagusiaren aurkako eraso suizida egin zuen gerrilla islamistak. Aurretik presidentea eta hainbat ministro eta goi kargu izan dituzte jomugan. Hala, Kremlinen urduritasuna gero eta nabariagoa da. Ezintasunak eragindako urduritasuna.

p021_f02_199x116.jpg

GARA

Ipar Kaukaso osoan baina bereziki Ingushetian ez dago toki segururik Errusiaren agintea inposatzen duen edonorentzat.

Atzokoan Nazran hiriburuko Poliziaren egoitza nagusiari egokitu zitzaion. Goizeko lehen orduan bilera batera deituta egoitza poliziaz josita zegoenean gertatu zen eztanda.

09.00ak aldera, «kamioneta batek Poliziaren Estatu Nagusiaren egoitzako atearen aurka jo eta barruan sartu da, eta ondoren eztanda egin du», azaldu zuen Errusiako Fiskaltza Nagusiko arduradun batek, Vladimir Markinek. Kamioneta gidatzen zuenak ba zekien nora jo; Poliziaren arma-biltegiaren aurka talka egin eta bertan gordeta zegoen munizioaren eztanda eragin zuen. Horrela, bada, inguruko hainbat egoitza eta dozenaka ibilgailu kaltetu zituen.

Iturri ofizialen arabera, 20 dira hildakoak eta 138 pertsonatik gora zaurituak. Hala ere, atzo bertan eman zuten balantzea behin-behinekoa zen. «Hondakinen azpian geratu den jende kopurua zein den ez dakigu zehatz, baina beste 20 bat izan daitezkeelakoan gaude», azaldu zuen Larrialdi Egoeratarako Moskuko Ministerioak. Errusiako telebistek eman zituzten irudietan zulo izugarri bat ikus zitekeen. Eztandaren indarra 200 kilo TNTk eragin dezaketena bestekoa izan zen.

«Ez dugu horrelakorik aspaldi ikusi», azaldu zuen Ingushetiako Presidentetzako eledun Kaloi Ajilgovek. «Ez dugu zaurituentzako behar beste odol», gaineratu zuen.

Ingushetiako Gobernuak hiru dolu egun ezarri ditu.

Kremlinen haserrea

Dimitri Medvedevek Ingushetiako Barne ministro Ruslan Mairiev kargutik bota zuen atentatua gertatu eta berehala.

«Ez da soilik terrorismoarekin zerikusia duen arazoa, hango indar armatuen lan eskasaren ondorioa baizik», azaldu zuen haserre. «Atentatu hau ekidin zitekeen», gaineratu zuen. Bide batez, Errusiako Barne ministro Rachid Nurgalievi, Ingushetiako polizia indarrak berregituratu eta indartu ditzan agindu dio.

Txetxeniarekin muga egiten duen errepublika horretan gero eta ugariagoak eta ausardia handiagokoak dira Ipar Kaukasoren independentzia aldarrikatzen duen gerrilla islamistaren erasoak.

Izan ere, Ingushetiak Errusiako Armadak guztiz suntsitu zuen Txetxeniaren lekukoa hartu duela begi-bistan da. Joan den astean bertako Eraikuntza ministro Surlan Amerjanov hil zuten atentatuan Magas hirian zuen bulegoan.

Duela hiru egun iragarri zuen Kremlinek Ingushetiako presidente Iunus-Bek Evkurov bere jardunera itzultzeko prest zegoela, joan den ekainean zauri larriak eragin zizkion atentatuaren ondoren. Eta Evkurovek berak, «beharrezkoa den eskualdeetan» operazio militarra abiatuko duela iragarri zuen atzo.

TXETXENIA

Errusiako indar armatuen eta Txetxeniako gerrillaren arteko borrokak izan dira azken orduetan Argun herrian, Grozni hiriburutik gertu. Kremlinen arabera, gerrillari bat hil da istiluotan

El presidente ingush acusa a «EEUU, Gran Bretaña e Israel»

Convaleciente en un hospital tras el atentado del que fue objeto en junio, el presidente de Ingushetia, Yunus-Bek Evkurov, apuntó directamente a EEUU, Gran Bretaña e Israel y les acusó de intentar desestabilizar la situación en la región del Cáucaso Norte.

Evkurov descartó tajante la manida tesis de Moscú que imputa la responsabilidad en este tipo de atentados al «terrorismo árabe» e insistió en que habría «otras fuerzas más serias». «Entendemos que ésos son los intereses de EEUU, Gran Bretaña y también de Israel», declaró en una entrevista a la emisora Servicio de Noticias Ruso. «Occidente seguirá intentando evitar que Rusia reviva el antiguo poder soviético», añadió.

No obstante, se atrevió a pronosticar que no surgirá un nuevo conflicto en el Cáucaso Norte.«Podría haber una tercera guerra chechena, y una cuarta. Pero no la habrá, estará estable», señaló tentándose la ropa Evkurov, citado por la agencia de noticias RIA Novosti. Aun así, advirtió del riesgo que implicaría el hecho de que en estas repúblicas dominadas por la bota rusa gobernasen radicales «sedientos de sangre», en alusión implícita a Ramzan Kadirov, hombre fuerte en Chechenia que ha impuesto un reinado de terror que ya no se limita a sus habitantes sino que se extiende incluso a los defensores de los derechos humanos. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo