Goi-mailako partidak Donostian
Irujo eta Olaizola, baita atzelari jokatzeko ere
Modako bi pilotariek postuz aldatu beharko dute Titin eta Berasaluzerekin partida berezia jokatzeko.
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Aurrelariak izango dira Donostiako pilota feriako protagonista nagusiak. Beste ekitaldi batzuetan gertatu bezala, Enpresen Ligak bi partida berezi antolatuko ditu Atano pilotalekuan torneoko neurketak osatzeko. Une honetan moda-modan dauden bi pilotariak izango dira gainera, norgehiagoka berezi horietako protagonista: Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola.
Aurreneko jaialdia datorren ostiralean jokatuko da eta partida nagusian lau aurrelari arituko dira binaka elkarren aurka. Asperen partetik, Titinek bere bizkarra zaintzen Juan Martinez de Irujo izango du eta Pablito Berasaluzek, aldiz, Aimar Olaizola. Irujo lehen ere aritua da atzelari lanetan. Iaz esaterako, Eibarko sanjoanetan, Irujok Titinekin jokatu zuen atzelari gisa, Abel Barriola (aurrelari) eta Fernando Goñiren kontra -22-10 irabazi zuten-. Berriki, trinketean ere aritua da atzeko koadroetan jokatzen. Olaizola II.ak aurreneko aldiz jokatuko du neurketa bat atzelari gisa.
«Entrenamenduetan, erdi brometan, jokatu izan dut tantoren bat edo beste atzelari bezala, baina jendearen aurrean ez naiz inoiz postu horretan aritu. Hala ere, nire lana ahalik eta ondoen egiten saiatuko naiz, oso aurrelari onarekin jokatuko dudala jakinda, gainera», adierazi zuen Goizuetakoak atzoko aurkezpenean. Titinek ere pozik jaso zuen berria eta txantxetan jardun zuen: «Tantoren batean laurok batera sartu nahiko dugu airez eta orduan komeriak».
Bien arteko hirugarrena
Irujoren eta Aimarren arteko bigarren neurketa astebete geroago iritsiko da, abuztuaren 29an, larunbata. Kasu horretan, buruz buru jokatuko dute frontoi guztian. Jakina denez, bi pilotariok elkarren aurka jokatu zuten Buruz Buruko Txapelketako finala -Irujok 22-12 irabazi zuen- eta Gasteizen errebantxa jokatu berri dute -Aimarren garaipena 22-9ko emaitzarekin-. Donostiakoa «filmaren» hirugarren atala izango da... oraingoz. Irujok aitortu zuenez, «garrantzitsuena txapeldunaren elastiko gorria nik edukitzea da, baina ez dut Gasteizkoa berriz gertatzerik nahi».
Binakako torneoari dagokionez, Zarautzen bezalaxe, bi finalerdik eta finalak osatuko dute lehiaketa. Aurreneko finalaurrekoa abuztuaren 25ean jokatuko da, asteartea, eta nor baino nor arituko diren bikoteak Berasaluze VIII.a-Begino eta Xala-Goñi III.a izango dira. Ez dira nolanahiko bi konbinazio. Pablito eta Aritz jaun eta jabe izan ziren sanferminetan; Yves eta Fernando, berriz, Gasteizen nagusitu ziren oso itxura ona emanda.
Beste finalerdia egun bat geroago, abuztuaren 26an, jokatuko dute Titin III.a-Pascual eta Bengoetxea VI.a-Mendizabal II.a bikoek. Hasiera batean, itxuraz ez da beste finalaurrekoa bezain erakargarria, baina uda sasoian ohikoak izaten dira ezustekoak eta ez da inoiz jakiten noiz ikusiko den partida on bat eta noiz ez.
Torneoko finala abuztuaren 28an, larunbata, jokatuko da eta sarreren prezioa 50 eurokoa izango da kantxako eserlekuetan eta 20 eurokoa lehen pisuan eta errebotean. Prezioak, hala ere, jaialdiaren arabera aldatzen joango dira. Lau aurrelarien arteko partida eta buruz buruko errebantxa ikusteko 60 eta 25 euroko sarrerak daude salgai eta binakako torneoaren bi finalerdiak ikusteko, azkenik, 30 eta 15 euro bitartekoak.
Enpresek beren proposamena egin dute, orain jendeari dagokio horri erantzutea eta pilotalekuan benetako giroa jartzea.
El frontón Aritzbatalde de Zarautz acogerá hoy a la tarde (18.15, ETB en diferido) la final de su torneo, el tercero del verano pelotazale. Al final, serán las dos parejas de Asegarce las que luchen por el título, tras imponerse con mayor o menor facilidad en las dos semifinales disputadas el fin de semana.
Por un lado, Olaizola II y Mendizabal II se merendaron el pasado sábado a Gonzalez y Pascual con un escandaloso 22-3 en el marcador. El hecho de que Aimar llegara a Zarautz tras haber disputado un partido en Hontoria del Pinar en la madrugada del viernes y que el choque apenas sobrepasara los 25 minutos, hablan de la poquita historia que tuvo el mismo.
Más tuvieron que sudar Bengoetxea VI y Begino el domingo por la tarde para imponerse 22-14 a Titín III y Goñi III. Destacó Begino en los cuadros de atrás, por pegada pero también por buena disposición, mientras que Oinatz va cogiendo juego poco a poco.
El festival arranca a las 17.00, consta de tres partidos y los precios son de 50 euros la cancha y 25 el rebote.A.A.
Astebete geroago, abuztuaren 29an, buruz buruko finalaren beste errebantxa bat jokatuko dute. Abuztuaren hasieran, Gasteizen, Olaizola II.ak irabazi zuen 22-9ko emaitzarekin.