GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Sega Europako Txapelketa

Dominaren bat lortzeko aukerak handiak dira

Alemanian jokatuko da lehiaketa. Euskal Herritik 15 segalari joan dira eta 30 urtetik gorakoetan eta beherakoetan arituko dira neskak eta mutilak.

p038_f01_45094.jpg

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Thundorf-Ainring herrian, Alemanian, jokatuko dira gaur eta bihar Europako Txapelketak. Bakarkakoak izango dira, eta Euskal herritik 15 segalari joan dira bertara emaitza onak lortu eta dominaren bat edo beste ekartzeko asmoarekin.

Euskal Herritik joan diren 15 segalariak honakoak dira: Arrate Garin, emakumezkoetan, eta Joxe Gabirondo, Bixente Mitxelena eta Altzo, 30 urtetik gorakoetan, eta Ainhoa Antsa, Irati Astondoa, Naroa Geresta eta Paola Charron, emakumezkoetan, eta Iñaki Lizaso, Jokin Etxeberria, Igor Astondoa, Igor Esnaola, Aitor Urteaga, eta Joseba Galarraga, gizonezkoetan. Hauek guztiek 30 urtetik beherako ekinaldian hartuko dute parte.

Txapelketa honetarako, kontuan hartu dira uztailaren hasieran amaitu zen Euskal Herriko Ligako emaitzak, nahiz eta bertan izateko eskubidea izan duten segalari batzuek ez joateko hautua egin duten. Horietako bat da Lizaso.

Euskaldunak indartsu doaz. Orain dela hilabete eskas jokatu da taldekako Munduko Txapelketa, eta euskal ordezkariek emaitza bikainak lortu dituzte, izan ere, lehenengo eta bigarren postuak eskuratu dituzte.

Hori errepikatzea zaila izango da, banaka gauzak aldatu egin ohi baitira, baina itxaropena handia da. Ustez, agian aukerarik gehien gizonezkoetan 30 urtetik gorakoek izango dute, baina azkartasuna eta txukuntasuna uztartzen diren lehiaketa hauetan edozer gerta liteke, segundo bateko aldeak asko egiten baitu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo