GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Avironen jarraitzaileek etxean animatu zuten beren taldea, muga artifiziala zeharkatuta

Giro ezin hobean, Baionako Avironen eta Stade Français Parisen arteko errugbi partida jokatu zen atzo Donostiako Anoetako zelaian. Ez da Baionako taldeak zelai horretan, Estatu frantsesaren mugetatik kanpo, jokatu duen lehen partida, baina bai liga frantseseko lehenengoa, lehenago ere jokatu izan badu ere, Europa mailako partidak izan baitira. Atzoko partida Anoetan jokatzea batez ere alderdi ekonomikoa kontuan hartuta erabaki dela uste izatekoa bada ere, agerian geratu zen Avironen jarraitzaileak etxean zeudela, ez zirela beren taldearekin beste herri batera joan, estatu biren arteko muga zeharkatu bazuten ere. Nabarmen geratu zen, beste behin ere, muga horren izaera artifiziala.

Bestalde, Baionako errugbi taldeak Donostiako kirol azpiegitura erabiltzeak beste gogoeta bat eragin lezake. Herrialdeek, udalerriek nor baino nor jarduten dute gero eta azpiegitura gehiago eraikitzen. Horiek horrela, zalantza sortzen da horrenbeste azpiegitura beharrezkoak ote diren Euskal Herrian, distantzia luzerik ez dagoen lurraldean, alegia. Ez ote litzateke arrazoizkoagoa udalerriek azpiegiturak -kalitatezkoak, jakina- partekatzea?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo