Polizia frantsesak preso ohi bat atxilotu du Hendaian
GARA |
Polizia frantsesak Iñaki Telletxea irundar preso ohia atxilotu zuen atzo goizean Hendaian, lanetik etxera zihoala. Telletxeak urteak eman zituen Estatu frantsesean preso eta bere kondena bete eta aske gelditu zenean, «Estatu frantsesean bizitzeko» debekua ezarri zioten agintari frantsesek.
Gerora, berriz ere atxilotua izan zen eta euroagindua ezarriz Estatu espainolaren esku utzi zuten. Denbora batera berreskuratu zuen bere askatasuna.
Atxiloketa hau salatzeko herri batzarra egin zuten atzo iluntzean Irunen.