GARA > Idatzia > > Kultura

Londreseko museo handietako erakusketak udazkenerako jantzi dira

Europako hiririk bisitatuena dugu Londres, Parisen baimenarekin. Izan ere, makina bat gutizia erakargarri eskaintzen ditu Ingalaterrako hiriburuak, udazkenerako jantziak prestatzen dabiltzan museo handietako erakusketak, tartean.

p041_f01_177x108.jpg

Anartz BILBAO

Guggenheim, Prado, Kunsthistorisches edo Louvre museoen antzera, ezagunak dira oso Tate Modern edo National Gallery Londresen. Eta dagoeneko hasiak dira udazkenerako erakusketak prestatu eta aurkezten, jasotzen dituen Londres hiriak Europako bisitatuenetarikoa izaten jarrai dezan.

Tate Modern galeriak, esaterako, «Pop bizitza: artea mundu material batean» izeneko erakusketa agertuko du datorren urritik 2010eko ekaina bitarte. Bertan, Pop Art deiturikoaren ondare legez, artista marka bezala aztertu nahi du erakusketak, Andy Warholen «ez dago negozio on bat baino arte hoberik» esaldi asaldagarritik abiatuta.

Erakusketak Warhol ondorengo artista belaunaldiek beren markak nola sortu zituzten agertuko du, autopromozioa egin eta komunikabideak zein arte munduan pisuzko iritzia zutenak beren aldera erakarriz. Baita artista izarrak ere, Warhol bera, Dali katalana (bitxikeriak bitxikeria, celebrity bihurtua) edo Jeff Koons (Bilboko Guggenheim babesten duen «Puppy» txakurraren egilea).

Tate Modernek aipatu Warholen obrak erakutsiko ditu, baita Kippenberger alemaniarrak Pariseko Pompidou zentroan edo Tracey Emin britainiarrak Londreseko abangoardiako galeria batean egin zuen erakusketa gogorarazi ere. Gainera, Keith Haring estatubatuarrak New Yorkeko Sohoan jarri zuen Pop Shop denda berreraikiko dute, eta orain gutxi Bilbon izan den Takashi Murakamik ere izango du bere tokia, aipatu Jeff Koonsekin batera. Bukatzeko, 1990eko hamarkadan Charles Saatchi publizistak bultzatu artista britainiar multzoa ere ez da faltako: Tracey Emin, Damien Hirst eta Gavin Turk.

Aipatu erakusketaz gain, eta «Turner eta bere maisuak» izenekoaren bitartez, Joseph Turner (1775-1851) margolaria berak maisutzat izan eta jarraitu zituen maisuen lanekin alderatuko du. Gero Parisera eta Madrilera joko duen erakusketak Turner «argiaren pintorea» eta Tiziano, Canaletto, Poussin, Rembrandt, Ruisdael edo Constable ospetsuak, besteak beste, parez pare jarriko ditu.

National Gallery entzutetsuak berriz, Amsterdameko prostituten auzoa agertzen duen instalazioa jasoko du datorren azaroaren 18tik 2010eko otsailaren 21era bitarte. Gainera, lehen aldia izango da antzinateko maisuetan espezializatuta dagoen Trafalgar plazako museoak antzeko instalazio bat hartzen duena. Artelana Ed Kienholz artista estatubatuarrak (1994an zendua) eta bere emazte Nancy Reddin Kienholzek egina da eta «The Hoerangracht» du izenburu (prostituten kanala esan nahi duena).

Artelana Kienholz senar-emazteek Berlingo tailerrean egin zuten lanik asaldagarrienetarikoa da. «Muntaia artea» deiturikoaren bitartez -egunerokoan erabiltzen ditugun objektuen bitartez-, erdi biluzik ageri diren manikiak agertzen dituzte, adibidez, titiak erretxina akrilikoz eginiko kutxetan sartuak dituztenak, kontsumismoak emakumearen gorputza atalka zatitzea ekarri duela azaltzeko. Nancy Reddin Kienholzen esanetan, «voyeurrentzako muntaia da, eta bisitariak neskatxak aurkituko ditu erakusleihoetan, gorputza saltzen». Erakusketa perspektiba historikoz jantzi nahian, instalazioarekin batera Jan Steen, Godfried Schalcken eta Pieter de Hooch herbeheretarraren obrak ere ikusgai jarriko ditu erakusketak.

Emakumeak Manchesterren

Manchesterreko Art Galleryk ere prest du udazkenerako erakusketa interesgarria, emakumeak surrealismoaren musa bezala baino, sortzaile gisa erakusten dituena, «Anarkiaren aingeruak» izenburupean eta irailaren 26tik 2010eko urtarrilera bitarte.

Erakusketak, Patricia Allmer antolatzailearen esanetan, «surrealistak kontu askotan apurtzaileak izan ziren arren, ez zela genero politikan gauza bera gertatu» erakutsi nahi du, «objektu erotiko, musa, neskato birjina edo panpina bezala» hartzen baitzituzten, eta ez «pareko gisa». Horrela, esanguratsua da 1928ko surrealisten lehen bileretan «gizonek baino ez» zutela parte hartu jakitea. Gerora, baina, Peggy Guggenheimek «Art of this Century»n 30 emakume surrealisten lanak erakutsi zituen, tartean Frida Kahlo, Dorothea Tanning, Meret Oppenheimer eta Leonora Carrington. «Anarkiaren aingeruak» erakusketak, hauetaz gain askoz ezezagunagoak diren Emilia Medkova, Jane Graverol edo Kay Sagen lanak ere jasoko ditu.

Fitxa

Tate Moderm (Londres):

«Turner eta bere maisuak», irailaren 23tik 2010eko urtarrilaren 31ra.

«Pop bizitza: artea mundu material batean»,

urritiaren 1etik 2010eko ekainaren 17ra.

National Gallery (Londres):

«The Hoerangracht»,

azaroaren 18tik 2010eko otsailaren 21era.

Manchester Art Gallery: «Anarkiaren aingeruak», irailaren 26tik 2010eko urtarrilaren 10era.

Esculturas al aire libre en el norte de Inglaterra
El parque del palacio de Chatsworth (en Derbyshire, al norte de Inglaterra), propiedad de los duques de Devonshire y donde se rodó la película «La duquesa», protagonizada por Keira Knightley, vuelve a ser el lugar elegido por la casa de subastas Shoteby´s para exponer al aire libre esculturas de prestigiosos artistas como Fernando Botero, Manolo Valdés, Henry Moore, Antony Gormley, Sudodh Gupta, Yayoi Kusama y Ju Ming, entre otros.
 
La muestra, titulada «Beyond Limits», se podrá visitar entre el 14 de setiembre y el 1 de noviembre. Una de sus máximas atracciones será la maqueta del «Ángel del Norte» del británico Antony Gormley. Por su parte, el colombiano Fernando Botero, que participó en la muestra del año pasado en el mismo lugar, expone esta vez una escultura que representa a una pareja abrazada bailando. El catalán Jaume Plensa está representado por una serie de seis cortinas en forma de red hechas con las letras del alfabeto, «El cantar de los cantares», encargada para la muestra.
 
Por primera vez se expone también la obra de un artista de Europa del este, el polaco Igor Mitoraj y Asia está representada por el indio Gupta, el taiwanés Ju Ming y el japonés Kusama. A. B.
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo