GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Avironek bere aurpegirik ahulena erakutsi du

RACING METRO 18

AVIRON 9

Jon LEUNDA | BAIONA

Avironek ezin izan zuen ezer lortu Parisera egin zuen bidaian, partida kaskar bat egin ostean. Orain dela astebete norgehiagoka bikaina egin bazuen ere, oraingoan beste aurpegia erakutsi du, aurkari zuzen baten aurka, Pariseko talde honen helburua ere lehen sei postuetan sartzea izango baita.

Avironek bajak ere izan zituen. Gainera, astean zehar partidaz baino gehiago hitz egin da gripe berriari buruz, eta, agian, horren eragina ere izan zuen atzo Parisen, ez baitzuen bere onena eman.

Euskaldunak bi aldiz jarri ziren markagailuan aitzinetik Arraietek lortutako bi zigor-kolperi esker, baina horrek ez zuen irabazteko balio izan. Norgehiagoka bera ere ez zen ona izan, eta azkenean dropek erabaki zuten. Izan ere, talde bakoitzak zigor kopuru bera lortu zuen, hiruna, baina dropekin etxekoek oso ongi aritu ziren eta beste hiru gauzatu zituzten.

Baionarrek atzokoa ahaztu eta hurrengo partidari begira jarri beharko dute orain, gaixotasun berri honek talde lapurtarra bakean uzten badu behintzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo