GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Trontza

Rezabalek eta Rotetak nagusitasun osoa erakutsi dute finalean

J.L. | DONOSTIA

Rezabalek eta Rotetak irabazi zuten herenegun Arraiozen jokatu zen Euskal Herriko Bigarren Mailako txapela. Gipuzkoarrak nagusi izan ziren, eta ia minutu bateko aldea atera zieten bigarren amaitu zuten Pikabeari eta Morrondori. Hortik atzerako lehia, handiagoa izan zen.

Bikote bakoitzak, 45 ontzako enbor bati 10 epai etzanda eta bost zutik eman behar izan zizkion.

Bestetik, Xabier Urresti mutrikuarrak lortu zuen Euskal Herriko orga-jokoko txapela. Gipuzkoarrak eta Cassuso ezpeletarrak lehia handia izan zuten, baina azkenean txapela Mutrikun bertan geratu zen, finala jokatu zen lekuan, alegia.

Urrestik, 4 itzuli, 1/2 eta 1,49 metro egin zituen. Cassusok, aldiz 4 itzuli 9/16 eta 1,49 metro. Hirugarren Perez sailkatu zen 3 itzuli pasarekin. Zazpi partaide izan ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo