GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Lakuak, Madrilek bezala, arazoa atzeratuz egiten dio aurre krisi ekonomikoari

Patxi Lopezek krisiari aurre egiteko neurriak aurkeztu zituen atzo, abuztuaren 27an Antonio Basagoitik Lakuako eledun lanetan iragarri zituenak, haietako batzuk EAJren Gobernuak ere iragarri zituenak. Lopezen Gobernuaren zereginik garrantzitsuena neurriak iragartzea izan da, krisiari aurre egitea bere lehentasunetako bat dela behin eta berriz errepikatuta. Atzo esan zuenez, 367 milioi euro bideratuko ditu horretara eta aldi baterako 10.000 lanpostu zuzen sortzea du helburu. 7.000 lanpostu Oinarrizko Errenta jasotzen duten beste hainbeste langaberentzat izango dira, eta horretarako 63 milioi euro erabiliko dituzte. Beste 64 milioi, berriz, enpresei emango dizkiete, eta ez dago batere argi zein enpresari. Beharbada azken 15 urteetan inoizko etekinik handienak eskuratu dituztenei? Argitzea komeniko litzateke. Argien agertzen dena da Lakuako Gobernuaren neurriok Madrilgoak abiatu dituenen kopia bat baino ez direla edo, hobeto esanda, izan nahi dutela, funtsezko neurri eraginkorrik abian jartzeko gaitasunik ez duelako. Orain artean hain arazo handiari eman dion erantzuna arazoa atzeratzen joateko neurriak onartzea izan da.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo