GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zigorgabetasunak eraso faxistak larriagotzea ekar dezakeela diote

Eraso faxisten areagotzeak etorkizun hurbilean eraso larriagoak ekar ditzakeela ohartarazi du Lau Haizeetara Gogoan plataformak, eta egoera hau gainera, trantsizio garaian «genozidio ekintzen gainean isiltasuna, ahanztura eta inpunitatea ezarri izanaren» ondorioa dela nabarmendu du. Erasoak ugaritu eta larriagotu diren arren, euren ekinbidean ez dutela etsiko adierazi eta Egiaren Batzordea osatu dadin exijitu zuten.

p012_f01_321x213.jpg

Oihana LLORENTE |

Urtea abiatu zenetik 32 eraso faxista jazo direla eta, beraz, horrelakoak ez direla gertaera isolatuak adierazi du Lau haizeetara Gogoan plataformak. Gauzak horrela, etorkizun hurbilean «larriagoak izan daitezkeen erasoak» gerta litezkeen beldur direla azaldu zuten plataformako kideek, atzo Donostian eskainitako prentsaurrekoan.

Eraso hauek guztiak trantsizio deituriko epealdian «horrelako gertakariak ez errepikatzeko neurriak indarrean jarri ez izanaren ondorio zuzena» direla salatu zuten, eta 70 urte luze igaro direnean, Euskal Herriko Egiaren Batzordea osa dadin eskatu zuten. Hori da plataforma osatzen duten gizarte erakundeen aburuz, «genozidio frankistaren aurrean egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak eskuratzeko bidea».

Azken hilotan Euskal Herrian izan den eraso faxisten ugaritzea eta eraso horien izaera kontuan hartuta, «jauzi kualitatibo eta kuantitatibo nabarmena» gertatu dela deritzo plataformako kide Julia Monjek; ildo horretatik, ohiko bihurtu diren pintadez gainera, hainbat herritako zinegotzien eta Oroimen Historikoaren aldeko militanteek jasotako heriotza mehatxuak eta Oiartzungo Aritxulegin gertatutako metrailaketak ekarri zituen gogora Monjek.

Frankismoak hildako herritarren senide andana bildu zen agerraldian, baita Oiartzungo alkate Aitor Etxeberria ere. Guztiek erasotzaileek duten zigorgabetasuna izan zuten ahotan, eta alderdi, sindikatu, estatu erakunde eta hainbat komunikabidek ezarritako isiltasunak hori «areagotu eta larriagotu» egiten duela salatu zuten.

Aipatutako gertakariez gain, erasotzaile faxistek Iruritako oroigarria lapurtu eta Ezkaba mendiko mausoleoa txikitu zutela gogorarazteaz gain, GALek hildako Lasa eta Zabala tolosarren oroitarriaren kontrako erasoa ere ekarri zuten gogora. Garai berean gertatu izanak, «genozidio frankistaren eta estatu terrorismoaren ondorio basatienaren arteko lotura» nabarmentzen duela baieztatu zuten prentsaurrekoan.

Hori ordea, ez da sumatu duten aldiberekotasun zantzu bakarra, euskal preso politikoen argazkien kontrako sorgin ehizarekin batera etorri baita eraso faxisten areagotzea, eta horrek «Estatuaren instituzioetan frankismoaren oinordekoen presentzia eta eragina izugarria» dela erakusten du Lau Haizeetara Gogoan-eko kideen hitzetan.

Berrizen biktimak gogoan

Haserre agertu ziren agerraldian bildutako biktimen senideak, eta beraiek PSOE eta UPN-PPrentzat «bigarren mailako biktimak» direla salatu zuten. Oroimen historikoa berreskuratzea gainera, beren esanetan, «lan gogaikarria da, ez betiko faxistentzat soilik, erreforma politikoa onartu zuten taldeentzat eta Estatu espainoleko hainbat botererentzat ere bai» eta hori da beren iritziz, horien guztien «isiltasun lotsagarria»ren atzean dagoena.

Bestalde, Berrizko Udalak frankismoaren biktimei gorazarre egingo die bihar, erakusketa, lore-eskaintza eta musika emanaldi batekin. 72 urte beteko dira bihar Felipe Urtiaga herriko alkate zena eta Jose Agirre herriko guardia fusilatu zituztenetik, eta 18.00etan hasiko den egitarauarekin bi berriztar horiez gain, frankismoak hildako herritarrak izan nahi dituzte gogoan.

RESIDUOS

La gestión y transporte de los residuos radioactivos es un gran problema quos quos radioactivos es un gran problema quos quos radioactivos es un gran problema que pued.

Donostia

Larunbat eguerdian biktimak oroitu eta justizia aldarrikatuko duen ekitaldia izango da Donostiako Boulevard-ean, sortu berri den Genozidioaren Biktimen Elkartearen eskutik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo