GARA > Idatzia > Euskal Herria

UPNren ustez, Sanzek izan behar du «terrorismoaren aurkako» buru Nafarroan

GARA

Nafarroan, «terrorismoaren aurkako politikako buru», Miguel Sanz presidenteak izan behar duela nabarmendu du Nafarroako Gobernuko eledun Alberto Catalanek, eta horrela izan dadin, PSNk Gobernuarekin testu bat adosteko «konpromisoa» bere gain hartu zuela jakitera eman zuen, gainera, atzo.

Ohartarazpen honekin erantzun die Catalanek IUNkoen asmoei. Izan ere, PSNrekin batera bildu eta «alderdi demokratiko oro» bilduko lituzkeen «adostasunezko testua» egiteko asmoa agertu zuten bezperan.

Catalanen esanetan, onartua izango den idatzia Gobernuak eta PSNk itundu behar dute. Ondoren, beste batzuek ere, «nahi izanez gero», bat egin lezaketela deritzo, baina ez hasiera batean.

Haren arabera, IUNk bere jarreraren gaineko hausnarketa egin behar du; «gisa honetako gai serio batean» desadostasunentzako lekurik ez dagoela baiteritzo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo