GARA > Idatzia > Euskal Herria

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Markinan gizon bat atxilotu dute indarkeria sexista egotzita

Gizonezko bat atxilotu dute Markinan emazteari tratu txarrak emateagatik. Gertaerak bikotearen etxean jazo ziren; eztabaida baten ostean gizonak emaztea jipoitu zuen. Emakumeak etxetik alde egin eta SOS deiak zerbitzura dei egin zuen gertaeraren berri emanez. Zauriez sendatzen zuten bitartean Ertzaintzak etxebizitzan bertan atxilotu zuen gizonezkoa. Emakumeak salatu zuenez, ez da senarrak kolpatu duen lehenengo aldia izan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo