Eibar
Alkoholaren eraginpean kontrako norabidean gidatzeagatik atxilotuta
30 urteko gazte bat atxilotu dute alkoholaren eraginpean kontrako norabidean gidatzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, 50 km/h-ko abiadura muga duen errepide batean aurkako norabidean gehiegizko abiaduran zihoan autoa atzeman zuten. Denbora batez autoa jarraitu ostean, geldiarazi eta gidariari alkoholemia proba egin zioten eta positibo eman zuen. Autoan bertan edari alkoholdunak atzeman zituzten.