GARA > Idatzia > Euskal Herria

GASTEIZ

Arabako Aldundiak ganadu eta otsoaren afera konpontzeko ikerketa egingo du

Ganaduaren eragina eta otsoaren presentziaren eragina zeintzuk diren jakiteko, Arabako Foru Aldundiak ikerketa bat jarriko du abian. Hortik ateratako ondorioen arabera, otsoaren aferaren kudeatze egokia zein den erabakiko dute, baita aziendek zein eragin duten Arabaren garapenean. Lan honekin ekainaren hasieran hasi zituen Foru Aldundiak interesa duten alderdi eta sektoreekin hartu-emanak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo