Sevilla Iruñean
Hamabost urteko nagusitasuna luzatzen saiatuko dira nafarrak
Hutsuneek behartuta, Jose Antonio Camachok hainbat aldaketa egingo du denboraldiko lehen garaipenaren bila. Nafarrek aurrean aurkari gogorra izango duten arren, erronkari baikortasunez begiratzeko tartea zabaltzen dute aurrekariek.
GARA |
Bolada txarra amaitzea. Horixe da gaur Sadarren jokatuko duten talde bien helburua, bakoitzak bere ezaugarri bereziak baditu ere.
Argi dago Osasunaren kasuan. Sekulako denboraldiaurrea gauzatu ondoren, gorritxoek ezin izan diote joera horri jarraipena eman lehiaketa ofiziala hasiz geroztik: puntu bakarra jaso dute lehen bi jardunaldietatik, eta era askotako sentsazioak ekarri ditu horrek. Denboraldia oso luzea den arren, nafarrek ongi dakite zenbateraino den garrantzitsua bide onari hasieratik ekitea, gero, hankak zurruntzen dituzten presa, urduritasun eta presioak ager ez daitezen.
Askoz hobeto ekin dio Sevillak denboraldiari. Mestallan galdu arren, Manolo Jimenezen taldeak Zaragoza jipoitu zuen eta urrats sendoz hasi da Europan ere. Badaukate andaluziarrek, hala ere, apurtu beharreko bolada, ez baitute Iruñean garaipenik lortu azken 15 urteetan. Sevillaren bisitak nabarmen motibatzen ditu Osasuna eta jarraitzaileak, eta horri etekina atera beharko diote nafarrek beste behin ere, aurkariaren joera dagoen horretan geratzeko eta, batez ere, berenari buelta emateko.
Aurkaria, zoritxarrez, ez da zailtasunak sortuko dituen bakarra, hutsune dexente baitauka Osasunak. Izan ere, 19 jokalari besterik ez dauzka prest Jose Antonio Camachok, Komiteak Javad Nekounam eta Natxo Monrealen helegiteak ez baititu onartu. Azpilikuetak -selekzio espainolarekin izango da datorren hilera arte- eta Dady eta Delporte mindutakoek osatzen dute hutsuneen zerrenda. Aranda, behintzat, zerrendara itzultzeko prest dago, partida aulkitik jarraituko duen arren.
Aldaketak egin beharko ditu, beraz, Ciezako entrenatzaileak. Ustekaberik ez badago, Oier Sanjurjo eta Javi Calleja arituko dira hegaletan, Azpilikueta eta Monrealen ordez; eta Ruperrek, bestalde, Nekounam ordeztuko du zelai erdian.
Sevillari dagokionez, Manolo Jimenezek azken jardunaldiko hiru goleatzaileetatik bi galduko ditu. Konkok eta Luis Fabianok ezin izan dituzte beren arazo fisikoak gainditu eta ez dira, beraz, Sadarren arituko. Ezta azken lan saioa utzi behar izan zuen Lautaro Acostak ere. Aurreko biei dagozkienak izango dira entrenatzaile andaluziarrak egingo dituen aldaketa bakarrak: Sergio Sanchezek ordeztuko du hegalaria eta Kanoutek jokatuko du Negredoren alboan.
José Antonio Camacho no quiere oir hablar de prisas ni de situaciones críticas. «Hay doce equipos con necesidad de ganar -recordó ayer-. Es necesario ganar, seguro, pero esto es fútbol y hay equipos importantes y equipos pequeños que no ganan y también quieren hacerlo». Así que el murciano está «tranquilo. Tengo plena confianza en el equipo y sé que están trabajando muy bien. Somos un equipo difícil, los contrarios también lo ven, y lo demás tendrá que salir», argumentó.
Es evidente, sin embargo, que el técnico confía en sumar esta noche la primera victoria de la temporada, aunque para conseguirlo deberá superar a un equipo que sitúa inmediatamente detrás de Real Madrid y Barcelona. «El Sevilla tiene plantilla y afición para estar arriba. Así que podemos prever un partido de máxima tensión y de máxima competencia», explicó, señalando que el juego de ambos contendientes tiene puntos en común. «Nos gusta jugar con un sistema parecido, hacemos un juego con mucha profundidad, usamos las prolongaciones y buscamos el segundo balón para comenzar la jugada», enumeró.
Camacho, por último, intentó restar trascendencia a las numerosas e importantes ausencias que tiene su equipo. «Siempre te viene mal no poder contar con todos los jugadores -reconoció-, pero tengo que confiar en los que tengo. Y los que salgan deberán hacerlo igual que los demás y tener la tensión necesaria para afrontar el partido». GARA
Futbola ekainean utzi zuen Cesar Krutxaga omenduko du gaur Osasunak. Hainbat urtetan gorritxoen kapitaina izandakoak ohorezko sakea egingo du eta klubaren urrezko intsignia jarriko diote ondoren.
Jose Antonio Camachok azken lan saioa zuzenduko du gaur goizean eta ondoren erabakiko du zein deialdi egin. Ez du lan gehiegirik izango, 19 jokalari besterik ez dituela kontuan hartuta.