L'Atabal gaurko musiken aretoan Gure Irratia-ren aldeko gaualdia izango da
A.B. |
L'Atabal, Biarrizko musika aretoak ondoko hiruhilekorako egitaraua Gure Irratiaren aldeko kontzertuarekin abiatuko du. Irratiak duela hiru urte jasandako uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko sostengu ekitaldia izango da kontzertu eta bertso gau batez osaturiko ekitaldia. Udazkeneko programa zabaltzen duen hitzordu nagusi horren ondotik, astez aste kontzertu ugari izango dira. Urriaren 19an Mic Taylor blues gitarristarekin batera, Macka B munduko reggae DJ ospetsuena, Ogres de Barback, Renan Luce, Iparraldeko gazte taldeen konpilazioa eta Sergent Garcia izango dira. Horrekin batera, L'Atabaleko arduradunek, zabaltzekotan diren musika eta kantu tailerren berri eman zuten. Gazteei gaur eta bihar L'Atabalera hurbiltzeko dei egin zien, urtero antolatzen dituzten «ate irekiak» izango baitira, besteak beste, eskainitako tailerren berri emateko.