Mark Knopflerrek «Get Lucky» disko berria aurkeztuzko du Bilbon uztailean
GARA |
Mark Knopfler gitarrista eta abeslari eskoziarra Bilbon izango da hurrengo urteko uztailaren 30ean bere disko berria, «Get Lucky», aurkezten. Lekua Bilboko Vista Alegre zezen-plaza izango da. Dire Straits taldeko buru ohiak aste honetan bertan kaleratu du «Get Lucky», bakarkako seigarren lana. Knopflerrek 60 kontzertu eskainiko ditu 20 herrialdetan «Get Lucky World Tour» biraren baitan
Sarrerak urriaren 7an, 10.00etatik aurrera jarriko dituzte salgai Interneten, telefonoz eta ohiko saltokietan. Prezioak 44, 51 eta 54 eurokoak izango dira, banaketa gastuak kontuan hartu gabe. Bestalde, sarrera guztiak zenbatuak izango dira eta eserleku erreserbatua izateko aukera emango dute.