GARA > Idatzia > Ekonomia

Usurbilen eta Iruñean mobilizazioak izan dira langileek bizi duten egoera salatzeko

p024_f01_148x084.jpg

GARA |

Logex enpresako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo goizean Iruñeako udaletxearen aurrean, beren lanpostuen alde azken hilabeteotan egindako mobilizazioengatik Udalak isunak jarri dizkiela salatzeko. Azken ekimenean, adibidez, 25 lagun zigortu zituen bertako Udaltzaingoak, 751 eurotako isuna ezarriz.

«Nahikoa da! Volkswagenek kaleratu eta Santamaria eta Barcinak gure lanpostuak defendatzeagatik zigortzen gaituzte», salatu zuten langileek.

Mobilizazioa Usurbilen

Usurbilen ere lan esparruarekin harremana zuen mobilizazio bat egiteko hitzordua zuten atzo. Herri honek, eta oro har, eskualde osoak bizi duen egoera soziolaborala salatzeko, manifestazioa zegoen deituta arratsaldean. 19.30ean zen deialdia pilotalekuaren atzealdean, eta herriko kaleak zeharkatu zituen manifestazioak lanpostuen defentsan. Usurbilen eta inguruko herrietan hainbat enpresetako langileek azken hileotan beren lanpostuak kolokan ikusi dituzte, eta kritika zorrotzak eragin dituzten kaleratzeak izan dira Ingemar bezalako enpresa garrantzitsuetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo