GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bi urteko kartzela zigorra neskalagun ohia mehatxatu eta jotzeagatik

GARA

Donostiako epaitegi batek bi urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati beren neskalagun ohia hainbat aldiz erasotzeagatik. Epaiak dioenaren arabera, gizonezkoa, 2008ko apirilaren 9an bikote ohiaren autoan ezkutatu, eta neska auto barrura sartzean lepotik heldu, jo eta mehatxatu egin zuen.

Aldi berean, Donostiako epaitegiak emandako epaiak nabarmentzen du gizon horrek azken urteetan hainbat aldiz eraso egin izan diola neskalagun ohiari, eta horregatik, ohiko tratu txarrak egitea egozten dio.

Izan ere, gogorarazten du emakumeak azken bi urteetan gutxienez beste lau aldiz salaketa jarri izan duela gizonezko horren kontra. Bi urteko kartzela zigorraz gain, 2.281 euroko isuna ere ezarri dio, kalte-ordainetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo