GARA > Idatzia > Kultura

Lau kontzertu eta sei abesti berrirekin osatuko du Gatibuk 2010eko Durangoko Azokan aurkeztuko duen DVD eta diskoa

p051_f01_97x80.jpg

GARA | BILBO

Gatibu taldeak atzo Bilbon iragarri zuenez, gaur 22.00etan Durangoko Plateruenan emango duen kontzertuak datorren urtean aurkeztuko duen DVD eta diskoa osatuko du. Izan ere, Donostiako eta Bilboko Aste Nagusian eta Gernikako jaietan eskainitako emanaldiekin batera, gaurko kontzertua zuzenean grabatu eta DVDan jasoko dute. Argitalpena 2010ean izango da, Durangoko Azokarako, «hausnarketa sakon baten ondoren».

Taldekideen asmoa sei abesti berri sartzea ere bada, kasu horretan estudioan grabatutakoak izango direnak.

Plateruena aretoak «akustiko ona» ematen duelako, eta Gatiburentzat «erreferente» delako aukeratu dute; eta taldeak oraindik bukatu ez den 2009 bira bertan hasi zuelako ere bai.

Orain arte berrogeita bost emanaldi eskaini dituzten arren, kontzertuak ematen jarraituko dutela ere adierazi zuten, gainera, baina «taldeak duen sasoi musikal ona eta gogo biziak ikusita, esfortzu berezi bat» egitea ere pentsatu zutela adierazi zuten.

Horiez guztiez gain, atzokoan «Zeu, zeu, zeu» izeneko bideoklipa ere aurkeztu zuten, «lan nekeza eta mardula» izan duena. Azaldu zutenez, «oso pozik» daude klip berriarekin, bertan «errekurtso asko» erabili direlako eta «eskuz eginiko lana» dela antzematen zaiolako.

INFORMATIVOS

Vanessa Sánchez y Aitzol Zubizarreta pasan a presentar el informativo matinal «Egun On Euskadi», mientras que «Gauberri» adelanta media hora su inicio y cambia de canal.

PRODUCCIÓN PROPIA

A finales de año se estrenará la primera serie de época de producción propia, «Mugaldekoak». Narra la historia de una familia en la década de los 40.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo