GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Segurtasun juridikorik eza eta mendekua Auzitegi Nazionalaren gerizpean

Lakuako Barne Saila, politika espainiarreko izarra bihurtu duen bolada errepresiboak gora egin ahala, absurdutik igarota, bidegabekeria eta agintekeria nabarmenetara iritsi da. Auzitegien ebazpenak besterik gabe onartu beharrekoak direla diotenek erraztasun handiz egiten diete muzin gustuko ez dituztenean, Madrilgo Auzitegi Nazionalaren babesa dutela jakinda, Zuzenbidean onartezina dena justifikatuz. Oztoporen bat topatzen dutenean, bidegabekeria bat beste bidegabekeria handiago batekin estaltzen saiatzen dira. Azkenaldion inoiz baino nabarmenago ageri da euskal herritarren parte handi batek jasaten duen segurtasun juridikorik eza. Eta Estatuaren bultzada mendekaria argi bazegoen ere, haren neurrigabekeriaren erakusgarri, Rodolfo Aresek atzo iragarri zuen Etxerat euskal preso politikoen senideen elkartea legez kanpo ezartzeko «lanean» ari direla, eskubide eta askatasunak urratzeko afanean PPri berari ere aurrea hartuta. Euskal presoen eskubideak ez ezik, haien senideenak ere urratzen dituzte, eta bide horretan jarraitzeko asmoa dute, Euskal Herrian preso baten senide izatea debekatzeraino, munduko «banana errepublikarik» negargarrienean ere pentsaezina dena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo