GARA > Idatzia > Kultura

ZINEMALDIA

«Egunkaria libre!» lelopean euskal zinemak indarrak batu ditu auzipetuen alde

p047_f02_088x072.jpg

GARA | DONOSTIA

«Egunkaria»ren aurkako auzia salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Donostian zinema, komunikabide eta politika arloko ia berrehun lagunek. Auzipetuei euren laguntza eta elkartasuna erakutsiz, Zinemaldiaren testuinguruaz baliatu ziren auzipetuak, pairatzen ari diren «egoera larria» salatzeko.

«Egunkaria libre!» zioen pankarta handia zabalduz, 12.00etan hasi zen elkarretaratzea, Kursaal kanpoaldean. Ordu laurden geroago, txalo zaparrada batek eten zuen ordura arteko isiltasuna.

Ramon Agirre aktoreak, bertan zeuden guztien izenean «nahikoa dela» aldarrikatu zuen: «`Egunkaria'rekin egin dutena bidegabekeria, astakeria da eta indarrak batuz hau guztia bertan behera utz dadin bildu gara».

Dagoeneko sei urte dira «Egunkaria» itxi zutenetik, eta hain zuzen ere, denboraren eraginez «gertaerak ahazteko dagoen joeraren aurka» egin beharra dagoela azpimarratu zuen Agirrek.

Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga auzipetuak dituen epaiketa azaroan hasiko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo